Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basora ez bada, aterako gara txaradira. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 55. orr.
Baserri inguruko soro, belaze, ordeka xabal, pendizetako txaradi, zuhaitz gaxte eta berriei. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.
Txaradiko hosto-hotsa entzun nuen, gero adar-kraskatzearena, eta ondoren esku-zartada moduko bat, animaliaren palastada, noski, guk ikusten ez genuen putzuren batean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Ezker eta eskuin, arbola ttipi pollitak eta laster behi edo zaldi aterpe zahar baten ondotik, xaradi bat, zernahi zuhaixka sistakor elkarri lotuak daudela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.
Gar bizian ari da gaiztakeria, sua sasi eta lahar artean bezala; hartuak ditu denak, suak txaradia bezala. Elizen arteko biblia Is 9,17