Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txara (orobat xara) 1 iz mediterranear aldeko zuhaixka erretxinatsua, hosto likatsu iletsuak eta lore handi zuriak dituena; txara-eremua.

Pasa zaitez txaretatik, zelaietatik, soroetatik, basoetatik, mendietatik, herrietatik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 46. orr.

Txara, erroitz eta oihan artetik jarraitu zion, ezagutzen ez zituen basoetatik igaroz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Txarak eta sasiak, horra lur idor-antzu honek ematen duen guztia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 145. orr.

Babestu ahal izateko egontokirik ez zegoenez, txara tapitu batean sartu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.

Inongo gailurretara igo gabe, herri batetik besterako bidea egiten nuen, mendizalerik gabeko bide galduetan barrena maizenik, txara sasiz betetakoetan galtzak urratzeko beldurrik gabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.

Sbarüa delakoa sasiz eta txaraz lazturiko muino apal batetik ehun bat metro nabarmentzen den granitozko prisma bat da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Sasipe ilunak txaraz eta otez!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Arin--arin erantzi ziren txara artean, eta biluzik egin zuten jauzi uretara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 41. orr.

Urrats ernean zebilen, eta xara ttipi bateko xendran desagertu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haritz xara baten itzalean patar bat iraganik, Villei herrixkan gara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus