Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txapuzero iz adkor lardaskaria.
Mundua zen bezala onartzen zuten bi lagun ziren, diruari atxikiak, eta beste garai bateko burgesiaren bertuteen jabe ere ez zirenak; eraikuntzaren bi txapuzero, ez zoriz elkarren sozio bilakatutakoak, eta, noski, elkarri ziria sakatzen lehiatzen zirenak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 115. orr.
Kontrariorik handienak txistulariak ziren, "txapuzeroak" deitzen ziguten. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 67. orr.
Iruditu zitzaidan Luvino eta entziklopediaren arteko harremana konplikatuagoa zela, txapuzeroagoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 213. orr.