Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txapligu 1 iz suziria.

Eta orduan ikusi nuen lehenengoz [...] bertako gauaren kolorea eta haren bereizgarrietako bat: txapliguak, txinpart eta garrez osatutako egiazko su artifizialak ezkerreko zerumuga osoan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.

Bolanderak, suzko erroberak, Japoniako bonbak, hiru buruko txapliguak, umeak elkarri petardoak jaurtika, ehiztariak leihoetarik zerurantz kanoi bikoarekin...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

Berehala, kanpaiari erabat isiltzeko betarik eman gabe, norbaitek txapliguak botatzen zituen airera, hiru txapligu segidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 108. orr.

Txapligu bat lehertu zen Villa Lecuonaren parean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 233. orr.

Motorraren hotsaren gainetik txapligu baten leherketa entzun nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 232. orr.

Aireportutik saiak hastantzeko, tarteka txapliguak lehertarazten dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.

· Musikak ez du ematen txapliguak botatzeko lain, baina ezin kexatuko gara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goiz batean kanpai eta txapligu hotsa aditu nuen, eta jostundegira joan nintzen haren arrazoia galdetzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txapligu hotsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus