Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txaplata 1 iz sendagai nahastura biguna, zauriaren edo sendatu behar den gorputz zatiaren gainean itsasten dena. ik enplasto.

Ahoz gora etzanda nago eta erizain andreak txaplatak jartzen dizkit.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 98. orr.

Egun haietan, kamamilaz eta kanforrez eginiko txaplata bat eduki zuen masailan loturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

Lehen bezeroak migrañaren kontrako txaplata eskatu zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 64. orr.

Maggiek sendatu dio aste pare batean, berak ezagutzen duen belar baten txaplataz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Sarritan, Egor Timofeievitxek buruko min handia izaten zuen, eta halako txaplata berezi batzuk itsasten zizkioten garondoan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 189. orr.

Kolpean kendu zizkigun lausoak begien aurretik, azalari itsatsitako txaplata kolpetik kentzen dizun erizainak bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.

Amen batean, Gorkaren hatz arinek pilota bat egin dute zangoari erauzitako txaplatekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 70. orr.

2 irud/hed

Ezker poltsikoaren gainean, izar urdin eta marra gorriz jositako txaplataren inguruan, Estatuko baso-guarden ezaugarri nahastezina zeramaten haien jakek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.

Ez du juzgurik egiten, ez du epai moralik ematen; bizitzari ebatsitako txaplatak jartzen dizkigu begien aurrean, irakurleak adabaki horiek josi eta nork bere ondorioak atera ditzan.  Berria - Kultura   2004-06-12

Txaplata bat izango litzateke gangan Sixtinaren kopia bat pintatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Ez hasi hire txaplata historikoekin, Karlos.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 39. orr.

Platerekoa bukatu, Jainkoak zigortuko zaitu, txaplata ez bestena, horrenbeste ume goseak hiltzen munduan eta zu Jainkoak ematen dizuna platerean hoztutzen uzten.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 115. orr.

Izenburua erakargarria zen -Paz en la guerra-, baina sekulako txaplata iruditu zitzaion marinelari.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 125. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arnika txaplataz zaintzen zenizkidan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Ur-txaplatak bekokia freskatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.

Gehiegizko pintura-txaplata horren atzean seguru aski aurpegi eder gaztea ezkutatzen da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.

Denbora horretan pilulak hobetzeaz gainera, baginarako eraztunak, azal-txaplatak, hormona UBGak eta biharamunerako pilulak asmatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

"Ave, Ave, Ave Maria" lelo errepikakorrek taigabe urratzen zituzten mendi mazeletan luzatzen ziren laino txaplatak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

4 (izenondo gisa)

Liburu potoloa da, baina zeharo txaplata.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorriz jositako txaplataren (3); txaplataren inguruan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus