Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txapitula (orobat txapitula) 1 iz etxeetan bizitegi gisa erabiltzen den ganbara.

Augustinek behean lo egiten zuen orain; hobeto egongo zen, txapitulak oso hotzak ziren neguan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

Atso txikia gora zihoala zirudien, solairuz solairu zebilela, kristalezko zuloetatik pasatuz, txapitulen idi begietaraino iritsi arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Gauez, hala ere, arindu handia zen harentzat txapitularen leihoan ukondoak bermatu eta kanpora begira egotea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Sofa batean eseri ziren, txapitulako bi leihoen artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

Baiona Zaharreko txapitula ziztrin hartan.     «Bizia lo», 2003 - 123. orr.

Irakasle Laguntzaileak zehaztu zidan eskuak erabat libre nituela; bazter guztiak araka nitzakeen sotoetatik txapiteletaraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Beren ametsen ilusioz, txapitel-zulo bat baliatu ahal izan zuten ikuspen arranditsu batzuen kokalekutzat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.

2 irud/hed

Brankako txapitelaren goian gelditu da, nola ezean, itsasoaren hondoraino doazela diruditen burdinazko uztaiei beha, zorabioa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.

3 teilatuan ateratzen den leihoa gainaldea teilaz babestua duena.

Eraikin horiek ezkerreko espaloiaren ertzean hedatzen dira laurehun metroan; leihorik txikiena ere ez, ezta txapitula bat ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus