Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolorea beti izan da identifikatibo erraza lehenago ere: txapelgorriak ziren karlistak, beltzak liberalak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.
Euskaldun gazteriak nasaiki isuri baitzuen odola Frantziako Iraultzaren edo Napoleonen aldeko ala aurkako batailetan, Espainiako Txapeltxuri eta Txapelgorrien Karlistaldietan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.
-Hasieratik hasita -esan du- hementxe daukazu uniformea: txamar lodia, galtzak, txapel gorria (bere borla eta guzti, jakina: gu ez gaituk "Txapelgorriak"!), bota pare bat ere bai, apreta pare. Txillardegi «Putzu», 1999 - 115. orr.
Amorrazio etsiaren unean, txapelgorriak eta mikeleteak madarikatu nituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 41. orr.
Heldu aurretik, Marriotek azaldu zion uztailaren hemeretzian Castillo plaza eta Sarasate ibilbidea hartu zituztela bost mila txapelgorrik odolik isuri gabe. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 124. orr.
Aurre egin behar zitzaiela txapelgorriei, nola edo hala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 38. orr.
Bestela, abertzale jebo horiengana edo karlista txapelgorriengana inguratuko dituk eta! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.
Badoa Saizarbitoriaren alaba Donostiako eskolarekin Bilbora, galdu egiten da eta ertzain bati itauntzen dio: "Mesedez, non dago Arte Ederretako Museoa?" Txapelgorriak: "Chavala, no me vaciles". Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.