Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txapeldun (orobat txapeladun eta xapeldun) 1 iz txapelketa bat irabazi duen pertsona.

-Arku-tiroko txapelduna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

Manu Kid Sanchez, pisu astunetako txapelduna.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

Hiru aldiz txapeldun birazka plaza guzian, hiru aldiz txapeldun buruz buruka plaza guzian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Eskuz binakako txapelduna (2002).  Berria - Kirola   2004-04-14

Zeberio II.a-Auzmendi txapeldunak oso indartsu Galarretan.  Berria - Kirola   2004-06-04

Fernando Arretxe izan da zazpi aldiz txapeldun eta bost aldiz txapeldun orde.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

-Ai, urrezko gol hura, 1981eko apirilaren 26an errealzaleok txapeldun egin gintuena...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 17. orr.

Marrazketan eta Eskulan Teknikoetan, ordea, txapeldun nintzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 71. orr.

Nere oilarra txapelduna baldin bada, asko irabaz dezaket!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 196. orr.

Arku-tiroko txapelduna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

Frantziako txapeldun atera dira Hendaiako talde bera garaituz 30 eta 18.  Herria   2004-07-29

Beraz, Harry Harrison, ordenaren defendatzaile porrokatua, bakearen txapelduna, gizartea zafratzen zuen terrorismoaren aurkako borrokalaria, traidorea zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 116. orr.

Txapeldunen Ligako txarteltxoa balitz legez.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Txapeldunen Ligako txapeldunak.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

2 (izenondo gisa)

Pilotari txapeldunak ohoratuak Aurten kirol erakasleek eta ikasleek nahi ukan dituzte ohoratu kanboar errugbilari txapeldunak.  Herria   2002-12-05

Haur txapeldun hartatik zer aldatu da zuregan?  Berria - Kultura   2004-06-22

Gau hartan [...] entrenatzaile txapeldunaren begirada betikoa zen, serioa, baina beste ñabardura batekin.  Berria - Kirola   2004-09-29

Eragingarritasuna da zailena futbolean, talde txapeldunen eta apalagoen artean aldea egiten duena.  Berria - Kirola   2004-04-09

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Historian zehar izan diren txapeldun handiez lezioak ematen nizkion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.

Pilotaleku mitikoenaren mendeurren jaialdian eta txapeldun zahar ugariren begiradapean.  Berria - Kirola   2004-06-25

Aire librean, behin olinpiar txapeldun eta bitan munduko txapeldun 10.000 metrokoan.  Berria - Kirola   2006-03-14

Coppik baldekada guztiak saihestu eta helmugara iritsi zen munduko txapeldun garaiezin gisa.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

Munduko erlojupeko txapelduna.  Berria - Kirola   2004-10-17

Europako egungo txapelduna da Celje.  Berria - Kirola   2004-11-13

Egungo txapelduna da gaur faborito nagusia.  Berria - Kirola   2004-02-01

Gasteizko Badaiotz izan zen 480ko iazko txapelduna, eta baita aurtengo 520koa ere.  Berria - Kirola   2006-03-11

Joseba Auzmendi binakako txapelduna izan zen iaz Patxi Zeberiorekin. Txapeldun federalak sorbaldak jaso zituen, irritxo batez.  Berria - Kirola   2004-04-15

Oilarretan munduko txapeldun gertatu eta gero, eskuak bete konbate zeuzkan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 225. orr.

Hiru urte buruz buruko partidarik irabazi gabe egitea ez da batere gozoa txapeldun ohi batentzat.  Berria - Kirola   2006-04-08

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Kolirio hau Buenos Airesko Luna Parken Joe Pandari txapeldun gerrikoa kendu ziona duk, ezta?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.

Besterik ez bada, neuk eroango haut herrian zehar txapeldun loriak jantzita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dilermando de Assisek, tiro-txapeldun nazionala zenak, bala bat sartu zion bularrean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Bilbotarra Espainiako kros txapelduna da.  Berria - Kirola   2004-03-31

Nik diotsot behin munduko futbol-txapelduna izan zela, eta taldearen elastikoa zuri-gorria dela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.

Munduko eski txapelduna.  Berria - Kirola   2004-03-14

1930ekoetan polo txapeldun ospetsua izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 317. orr.

Xake-txapeldunek ordenagailuaren kontra egiten zituzten borrokaldi heroikoen bertsio light moduko bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

6 irud/hed

Gezurtietan txapelduna zara, Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 240. orr.

Mosku Irratiak, aldiz, matxino hutsak ginela zioen, Saddam Hussein-en kontra, "sozialismoaren txapeldunaren" kontra.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.

Ai zuek, ardoa edaten nagusi, edariak nahasten txapeldun zaretenok.  Elizen arteko biblia   Is 5,22

7 (adizlagun gisa)

Eeremu handiko bozetan alferrik da Washingtonera txapeldun iristen saiatzea.  Berria - Mundua   2004-08-20

• 8 izond/iz txapela daramana.

Han ari ziren Fructuoso eta inondik ezagutzen ez genuen gizon txapeldun bat liskar batean garrasika.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 56. orr.

Ganadua ferian saltzera doan anitz nekazari txapeldun.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.

Txapeldunak keinu egin zien bere atzeko txapeldun armatuei, eta atxilo hartzeko agindu.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.

Txapeldun baserritar edo artzainen bat.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

atera da txapeldun (4); beste txapeldun bat (6); bigarren mailako txapeldun (6); binakako txapeldun (6); bizkaiko txapeldun (4); buruz buruko txapeldun (10)

egungo txapeldun (5); espainiako txapeldun (12); espainiako txapeldun izan (5); europako txapeldun (21); euskadiko txapeldun (6); euskal herriko txapeldun (4); frantziako txapeldun (7); gipuzkoako txapeldun (4); hirutan munduko txapeldun (4)

iazko txapeldun (17); irekiko txapeldun (4); irujo txapeldun (5); izan zen txapeldun (6); kopako txapeldun (4); ligako txapeldun (6); mailako txapeldun (9); mailako txapeldun izan (4); munduko txapeldun (100); munduko txapeldun izan (20); munduko txapeldun izandako (6); munduko txapeldun izandakoa (6); nafarroako txapeldun (7); nbako txapeldun (4)

olinpiar txapeldun (6); torneoko txapeldun (8)

txapeldun atera (10); txapeldun atera dira (4); txapeldun berria (15); txapeldun berria izango (5); txapeldun berriak (8); txapeldun egin (6); txapeldun geratu (4); txapeldun gisa (5); txapeldun handi (4); txapeldun handia (10)

txapeldun izan (81); txapeldun izan ostean (5); txapeldun izan zen (30); txapeldun izandako (10); txapeldun izandakoa (10); txapeldun izandakoak (5); txapeldun izango (6); txapeldun izatea (10); txapeldun izateko (26); txapeldun ohi (8); txapeldun ohia (20); txapeldun ohiak (25)

aurtengo txapelduna (4); azken txapelduna (8); banakako txapelduna (7); bizkaiko txapelduna (7); buruz buruko txapelduna (13)

egungo txapelduna (31); egungo txapelduna da (10); eskuz banakako txapelduna (5); europako txapelduna da (4); euskadiko txapelduna (9); euskal herriko txapelduna (14); ezkurra txapelduna (5); frantziako txapelduna (6); heineken kopako txapelduna (4)

iazko txapelduna (36); iazko txapelduna da (4); irujo txapelduna (8); jarduneko txapelduna (5); kopako txapelduna (10); kros txapelduna (6); ligako txapelduna (10); mailako txapelduna (9); martinez irujo txapelduna (4); munduko txapelduna (91); munduko txapelduna da (9); nafarroako txapelduna (6); olinpiar txapelduna (19); patxi ruiz txapelduna (4); talde txapelduna (4)

txapelduna ariko da (4); txapelduna eta txapeldunordea (7); txapelduna hartuko du (5); txapelduna izan (41); txapelduna izan zen (19); txapelduna izango (14); txapelduna izango da (5); txapelduna nor den (4); txapelduna tau baskonia (4)

urteko txapelduna (4)

aurtengo txapeldunak (6); azken bi txapeldunak (4); azken txapeldunak (4); banakako txapeldunak (4); bi txapeldunak (7); binakako txapeldunak (18); buruz buruko txapeldunak (12); egungo txapeldunak (9); eskuz binakako txapeldunak (6); espainiako txapeldunak (4); europako txapeldunak (8); ezkurra txapeldunak (4); gipuzkoako txapeldunak (4); iazko txapeldunak (22); iberoko txapeldunak (4); izan ziren txapeldunak (4); ligako txapeldunak (7); mailako txapeldunak (6); munduko txapeldunak (30); patxi ruiz txapeldunak (4); txapeldunak dira (7); txapeldunak elkarrekin arituko (4); txapeldunak izan (5)

iazko txapeldunaren (7); munduko txapeldunaren (11); txapeldunaren aurka (20); txapeldunaren aurka jokatuko (4); txapeldunaren kontra (12); valentzia txapeldunaren (4)

bi txapeldunek (5); binakako txapeldunek (10); iazko txapeldunek (6); munduko txapeldunek (5); txapeldunek irabazi (5)

zazpi txapelduneko batez (4)

aizkora txapeldunen (4); aldiz txapeldunen (6); aldiz txapeldunen ligako (4); asteartean txapeldunen (5); aurka txapeldunen (5); aurkako txapeldunen (4); aurkako txapeldunen ligako (4); aurtengo txapeldunen (5); baina txapeldunen (13); baina txapeldunen ligan (4); baita txapeldunen (5); bartzelonak txapeldunen (4); bat txapeldunen (6); da txapeldunen (30); da txapeldunen liga (6); da txapeldunen ligako (13); da txapeldunen ligan (5); datorren denboraldian txapeldunen (5); datorren urtean txapeldunen (5); denboraldian txapeldunen (13); denboraldian txapeldunen liga (7); dira txapeldunen (13); dira txapeldunen ligako (6); donostia txapeldunen (9); donostia txapeldunen ligako (5); du txapeldunen (24); du txapeldunen liga (6); du txapeldunen ligako (12); dute txapeldunen (7); dute txapeldunen ligako (4

edo txapeldunen (6); ere txapeldunen (7); eskubaloia txapeldunen (6); eskubaloia txapeldunen ligako (4); eta txapeldunen (84); eta txapeldunen liga (25); eta txapeldunen ligako (20); eta txapeldunen ligan (19); eta txapeldunen ligarako (9); eta txapeldunen ligatik (4); ez da txapeldunen (4); futbola txapeldunen (4); honetan txapeldunen (6)

ea txapeldunen (7); iaz txapeldunen (4); iazko txapeldunen (5); iruñ jokatuko dira txapeldunen (4); kontrako txapeldunen (4); kontrako txapeldunen ligako (4); lehen aldiz txapeldunen (6)

txapeldunen arteko (7); txapeldunen kontra (5)

txapeldunen liga (236); txapeldunen liga irabazi (15); txapeldunen liga irabazteko (7); txapeldunen liga irabazten (4); txapeldunen liga jokatu (16); txapeldunen liga jokatuko (4); txapeldunen liga jokatzea (9); txapeldunen liga jokatzeko (26); txapeldunen liga jokatzen (5); txapeldunen ligak (17); txapeldunen ligako (355); txapeldunen ligako bigarren (9); txapeldunen ligako final (75); txapeldunen ligako finala (32); txapeldunen ligako finalean (18); txapeldunen ligako finaleko (7); txapeldunen ligako finalerako (4); txapeldunen ligako finalerdiak (4); txapeldunen ligako finalerdietako (4); txapeldunen ligako finalerdietan (11); txapeldunen ligako finalerdietara (7); txapeldunen ligako joaneko (5); txapeldunen ligako kanporaketa (4); txapeldunen ligako ligaxkako (4); txapeldunen ligako ligaxkan (5); txapeldunen ligako partida (11); txapeldunen ligako partidak (4); txapeldunen ligako postuetan (10); txapeldunen ligakoa (5); txapeldunen ligan (184); txapeldunen ligan jokatu (4); txapeldunen ligara (17); txapeldunen ligarako (92); txapeldunen ligarako postuetan (7); txapeldunen ligarako sailkapena (9); txapeldunen ligarako sailkatu (9); txapeldunen ligarako sailkatzea (9); txapeldunen ligarako sailkatzeko (8); txapeldunen ligarako txartela (24); txapeldunen ligarekin (5); txapeldunen ligaren (15); txapeldunen ligari (16); txapeldunen ligatik (33); txapeldunen ligatik at (11); txapeldunen ligatik kanpo (10)

akitaniako xapeldun (7); aldiz xapeldun (6); atera da xapeldun (6); aurtengo xapeldun (3); beloki xapeldun (3); berriz ere xapeldun (5); bietan xapeldun (3); espainiako xapeldun (6); europako xapeldun (10); euskal herriko xapeldun (12); euskal ligako xapeldun (4); frantziako xapeldun (37); frantziako xapeldun atera (4); frantziako xapeldun ditugu (4); gure xapeldun (3); herriko xapeldun (13); ligako xapeldun (8); miarritze xapeldun (3); munduko xapeldun (27); munduko xapeldun ateratu (3); munduko xapeldun bilakatu (3); nafarroako xapeldun (3); trinketeko xapeldun (3)

xapeldun atera (41); xapeldun atera dira (13); xapeldun aterako (3); xapeldun ateratu (9); xapeldun berria (5); xapeldun berriak (7); xapeldun bilakatu (6); xapeldun bilakatu da (5); xapeldun da (6); xapeldun dira (9); xapeldun direla (4); xapeldun diren (4); xapeldun ditugu (12); xapeldun eder (7); xapeldun gai (3); xapeldun haundi (3); xapeldun izaiteko (3); xapeldun izan (8); xapeldun izana (8); xapeldun izanen (4); xapeldun izanik (3); xapeldun ohia (7); xapeldun ohiak (8); xapeldun orde (12); xapeldun ordea (6)

aurtengo xapelduna (5); euskal herriko xapelduna (6); jazko xapelduna (6); munduko xapelduna (5)

aurtengo xapeldunak (14); frantziako xapeldunak (3); jazko xapeldunak (10); ligako xapeldunak (5); munduko xapeldunak (4); urteko xapeldunak (5); xapeldunak garaitu (3)

jazko xapeldunaren (3); xapeldunaren kontra (5)

jazko xapeldunek (5)

europako xapeldunen (3); jazko xapeldunen (3); xapeldunen artean (3); xapeldunen kontra (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus