Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txapelatu, txapela(tu), txapelatzen da/du ad gainaldean txapel gisa izan.
Mahats ondo lodi, beltz eta bihurdikatuak, hostoila berdeak txapelaturik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.
Beste herri batetik ateratzean, erle kofoina nuen aitzinean, lastoz txapelatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 225. orr.
Leongo mendiak, Astorga eta Ponferrada artean, joan den urteko abuztuan iraganak eta gaur elurrez txapelatuak ikusten ditudanak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 198. orr.