Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon txaparroa zen, lodikotea, baxua, ez zidan inpresio ona egin. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.
Gizon txaparroak isilik segitu zuen, mugigaitz, itsasora begira marmarka. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.
Kea baino zaharragoak ziren arrantzarako arropek baldar itxura ematen zioten gizon txaparroari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.
Morroia txaparroa zen, atorra hutsik zebilen eta oso sendoa zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.
Txaparroak begiratu iluna egin zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.
Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.