Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txapar 1 izond pertsonez mintzatuz, garaiera txikikoa.
Burusoil txapar bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.
2 zapala.
Grattan zubia igarotzean, ibaian behera begiratu zuen, beheko ibaiertzetara, eta erruki izan zituen hango etxe txapar pobreak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 105. orr.
• 3 iz abaritza.
"Garizumako "su handiaren egunean", leku askotan txaparrak ebaki, batez ere ipurua, eta arratsean su haundiak egiten dituzte muinoetan". Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 274. orr.