Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txapapote 1 iz galipota.
Bai, badakit txapapotearena zorigaitza dela, baina azken finean diru asko sartuko da gurera, eta guztiz diru goxoa gainera. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 106. orr.
2 irud/hed
Itsasoan agertu da orain, baina aspaldi ditugu bihotzak txapapote beltzez, galipotez estaliak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 145. orr.
Horra bekatua, horra krimena... horra manipulazioaren txapapotea noraino iritsi litekeen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 161. orr.
Txapapotea beti egon da zenbaiten bihotzetan, Patri, Prestige hondoratu baino askoz lehenagotik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 107. orr.