Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txapal 1 iz adkor zapala.

Sudur txapal hura ez zela ring baten gainean jasotako kolpe txar baten ondorioa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.

Plaza Zaharretik irtenda, eskuinetara begiratu, eta sekulako batimendu dotorea topatu dut, txapal eta luzea, Igeldoko harri horiz eraikia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 347. orr.

Iparraldera begiratuz, Eugénie enperadoresak bere kuttuntzat zeukan "Villa Eugénie" jauregi txapal eta gorri-zuria ageri zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 316. orr.

Hirirako sargunean [...] arku txapal zabala gurutzatu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Kristalean laban egin, eta ziztuan desagertu da, harri txapal batek ur azalean egiten duen modura.  Berria - Kultura   2004-08-18

Muino txapal eta elkor batean, dena haitzalde eta sasi ihar, amildegi koniko ziklopekara bat erroizten zen hondorantz, krater artifizial bat, laurehun metro zabal.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

2 txapal-txapal

Gorputza txapal-txapal eginda neukanean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 88. orr.

Paretak asko esan nahi diola iruditzen zaio, eta betaurrekoak ia haren kontra dituela, begiak txapal-txapal eginik, ozta-ozta irakurtzen ditu: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus