Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina ez ziren egokiak garrasi eta egon-hadi-bada haiek, pentsatzen zuen Andrewk labarretik jaisteko lekua bilatu bitartean, ezta bizkarreko txapakak eta berari "aspaldiko" deitzea ere; ez ziren batere egokiak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.
Agente espainiarrak bagoiko atean itxaron zion eta, igotzen lagundu ostean, txapaka jo zuen aleman hatsandituaren bizkar alimalekoan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 59. orr.
Aurki nobelaren bat idazteko ere gauza izango haiz -esan zidan eskuarekin nire bizkarrean txaplaka jo eta barre eginez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 166. orr.
Morori txapaka egin zion, eta astoa hinki-hankarik gabe abiatu zen basoan barruratzen zen bidezidorretik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.
Josebak txapaka egin zion bizkarrean: "Nahi nuke nik, Maribel, zuk Toshiro zaintzen duzun bezala zainduko nindukeen ama bat". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.
Josu R, ardaila une hura aprobetxatuz, Manuelengana inguratu, eta txapaka egin zion sorbaldan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 35. orr.
Eta, berehalaxe, bostekoa eman zidaten eta bizkarrean txaplaka egin, eta geltokiko buruak ezin izan zien malkoei eutsi. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.
-Eutsi... -esan dio Preteritok bizkarrean txapaka egin bitartean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 208. orr.
Erretoreak txapaka egin zion masailean, ume bati bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Cesarrek txapaka egin zidan besoan, hizketarako aurrerabiderik eman gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.
Sethek txapaka egin Maiteari hatzetan, eta Denverri begiratu zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.
Lanazko manopla lodiak zituzten eta hala ere bi eskuekin gorputzean txapaka egin behar zuten pixka bat berotzeko. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.
sorbaldan txapaka (3); txapaka egin (15); txapaka egin zidan (5); txapaka egin zion (7); txapaka eginez (3)