Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txapa 1 iz xafla; xafla material gisa hartua.

Monumentua txapa edo latorriz eginda zegoen, barrendik hutsa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.

Bordatxo bat, oholez jasoa eta teilatua txapa okerrez estalia, lorategi baten zokoan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.

Eskuzko plantxekin aritzen ginen txapa handi-handi baten kontra.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.

Txapak txaparen kontra jotzean ateratzen zuen metal xaxtar baten hots lehorra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 131. orr.

Lurra txapazkoa, alanbrez bildutako tutu metalikoak baranda gisa, ez zuen metro bat zabal.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

Caudilloaren enparantza zioen txapazko errotulu batek.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 105. orr.

Txapazko erretilu zahar bat izan zuen bere lehengo panderoa.  Berria - Kultura   2006-04-22

2 (hitz elkartuetan)

Bezero bat etortzen zenean txapa puska baten edo sutegi zahar baten eske, txatarra meta bat desegin behar izaten zen hura aurkitzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

· Bazuen kriminal haiek eragiten zituzten torturen berri, begiak ateratzen zituztela koilarak erabiliz, edo burdin-txapa goritu batera botatzen zutela jendea behin eta berriro.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Ziegetako leihoak burdin-sarez itxita daude, boligrafoa igarotzeko baino zulo txikiagoak dituen burdin-txapa zulatuarekin itxita.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

3 (karrozeria gisa hartua).

Bere modukoek autoa irauli dezakete, bidetik atera, atzetik jotzea ere litekeena da, baina txapa kontu hutsa baino gehiago izango da orduan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 86. orr.

Noizbait, altzairu herdoilgaitzezko txapaz egindako trena agertu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.

Elurrak eta izotzak eraginda zauriturik gabeko txapazko istripu txiki ugari izan zen.  Berria - Harian   2005-01-25

Lanuztea dela-eta, Volkswagenen ekoizpenaren %70 geldi dago, eta txapa eta pinturako sailak bakarrik ari dira lanean.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ibilbide luzeko trenek hauts gehiago eta neke gehiago zuten gainean, lurralde ezberdinetan zahartu denaren txapa-azala, beste garai bateko ukitu bat, herdoilera iristen ez den distira-ez bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.

Bat-batean bizikletaren txapa-zarata entzun genuen, lurrean arrastaka, behin eta berrizko ai larriekin batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Euriteen ondorioz, txapa istripu ugari izan ziren atzo goizean errepideetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

5 suko edo sukaldeko xafla. ik plaka.

Eta hark lehengo ekonomika edo txapa seinalatu!  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.

Plantxa sukaldeko txapan berotzen ipini eta arropa zimurren artetik luzatzen zenizkion eskuak hartu zituen Dolorsek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 36. orr.

Azkarki, ketan zegoen kafe-eltzea txapatik baztertu zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

Ekonomika gainean eltzea lurruna dariola, kako batean txapa irekitzeko gantxoa, paretan Arantzazuko egutegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.

Sutegi ekonomikoaren txapa ilunaren gainean bi eltze eta kafetera esmalte zurikoa.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Ogia txapan xigortzen ari zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 228. orr.

Hirugihar xerrak plastikozkoak balira bezala bihurritzen ziren txapa gainean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

Ontzietatik txapa gainera jausten diren tanten klaskadek urratzen dute isiltasun epel eta hezea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Lepokoa eta gabardina aulki batera bota ondoren txapa elektriko batean kafe-eltzea berotzen jarri zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

6 xafla-zati txikia, eskuarki biribila, ezaugarri gira erabiltzen zuena.

"Nuklearrik Ez" txapa erraldoi faltsifikaezinak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Jertsean neraman Euskadiko Ezkerraren sinboloaren txapa eskatzea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 90. orr.

Zuria, berdea eta gorria zen txapa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 100. orr.

-Gizonak Gestaporen txapa bat erakutsi dio.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 238. orr.

Txapa obalatua zen, nikelezkoa itxuraz, eta agentearen zenbakiaz gain, bi hitz zituen irarrita: Geheime Staatspolizei.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 172. orr.

7 xafla-zati txiki biribila, pilota-partidetan gora botatzen dena sakea nor egingo duen erabakitzeko.

Finalerdiak hasteko txapa botatzea baino ez da falta.  Berria - Kirola   2004-02-12

Txapak Esaini eman zion estreinako sakea, eta 2-0 jarri zen aurretik markagailuan.  Berria - Kirola   2004-06-27

8 xafla-zati txiki biribila, edari botila batzuk tapoi gisa erabiltzen dena.

Txapa kendu eta botila erdia hustu du zurrutada batez.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

Aspaldiko Coca-Cola baten txapa gorria izan zitekeela esan zuen Monikak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.

Plater birakari batean edukitzen ziren plastikozko espezia-pote haiek, "Cinzano" txapa-kentzeko haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.

9 musika-bateria bateko osagietako bat, xafla biribila dena.

Ane minutu beteko soloan murgildu zen luzimendu eta luzamenduan, eta txapa kolpe batekin amaitu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

10 pilota-jokoan frontoiko txapazko zerrenda, zeinaren gainetik jo behar baitu pilotak pareta.

Azken hori esatean pilota txapa gainean utzi nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 144. orr.

Ondo atzeratuz eta txapa gainean moztuz guztira hamabost tanto egin zituen, asko Otxandoren lanaren fruitu.  Berria - Kirola   2006-02-05

ik txapagain.

Hainbatetan zortea izan zuen lagun pilota txapatik gora kokatzeko.  Berria - Kirola   2004-05-16

Dejadak txapara joan zitzaizkion, eta gantxoak, kontrakantxako marrara.  Berria - Kirola   2006-01-06

Hemezortzigarren tantoa Ruizek pilota txapara bota ondoren lortu zuen Martinez Irujok.  Berria - Kirola   2004-07-08

Urdinak 18-14 hurreratu zirenean, azkaindarrak txapa jo zuen eta bere hotsak iraulketa itxaropenak desegin zituen.  Berria - Kirola   2004-07-15

Tantoa eginda zuela botariko bi dejadak txapa jo zuten, eta metalaren hotsak Xala aztoratu zuen (8-8).  Berria - Kirola   2006-04-18

Hamargarren koadroan behar zuten pilotakadek txapa azpia jo zuten.  Berria - Kirola   2006-01-29

ik txapape.

11 adkor jardun aspergarria.

Tomasek harrapatu nau alde egiteko nengoela eta orain kriston txapa emango dit, ziur.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 56. orr.

Ez dion entzun gaur goizean sartu digun txapa!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.

Nahi beste luzatzeko aukera ematen badiet batzuek sekulako txapa sartuko didate eta gero hori dena zuzentzeko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 59. orr.

-Hi, ta, Aiorari ere txapa hau dena sartu diok?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 57. orr.

-A ze txapa, ezta? -esan zuen Mikelek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 34. orr.

-Alex, Alex, zer txapa da hori guztia? -moztu nahi izan zion Julenek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.

Potroetaraino nago irakasleek agintzen dizkiguten txapak irakurtzen eta zure liburua guztiz desberdina da, deskojonoa!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txapa gainean (14); txapa gainean moztuz (3); txapa gainera (4); txapa kendu (4)

txaparen kontra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus