Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txantxazale izond/iz txantxaren zalea dena. ik txantxati.

Ahots nagusiak, noski, Rychard Feynman fisikari gaztea, George Gamow txantxazalea eta Bertrand Russell isilezina ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

Gaur egun, futbol zelai zaharra dago -beti ardi-kakaz beteta zegoelako, leitzar txantxazale batzuek Kakazelai izenarekin bataiatu zutena-.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.

Osaba txantxazalea zen oso, zientziaz ari zitzaigunean izan ezik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

De Villon kondea ekarri zuen gogora, jaun alai txantxazalea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Oso bisualizatzaile ahaltsu eta sortzailea da Tom, eta, bera bezala, ez da ortodoxiazale, bihurri eta txantxazale baizik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.

Koadroaren hondoko aldean, pintatzailearen begi burlati eta txantxazaleak, ordea, pintatzaile-kapeluaren azpitik begira, pintura osoa komedia dela erakusten du.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

-Tira -esan zuen Ruche jaunak, umore txantxazalez -, buruz ikasiko dut OL guztia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

Pentsa zitekeenaren kontra, txantxazale agertu zitzaigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 177. orr.

-Argia erakuts iezaguk -eskatu zion Alexek txantxazale-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus