Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txantxangorri 1 iz txori txiki kantaria, bekokia, lepoa eta paparra gorri biziak dituena (Erithacus rubecula). ik papogorri; txindor.

Hara non ari den txantxangorri bat kantari hagin baten gainean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.

Zuhaitzen hosto berdeen aurretik ziztu bizian igarotzen ziren txantxangorriez, txonta horiez eta eskilaso luma-urdinez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 194. orr.

Txori apala, goxoa, adiskidetsua txantxangorria!  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.

Beharbada, bele horrexek uxatuko zuen nire txantxangorri emea, eta haren habia hustu eta arrautzarik gabe utzi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.

Nolako sinbologia du txantxangorriak euskal poetaren gogoan?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

Trixte kantatzen baitu txantxangorriak, eguraldia okertzen hasten denerako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Esaten dutenez, txantxangorriak bere aita erail omen zuen, eta horregatik omen du bere papartxoa gorri gorri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goian, eguzkiak txantxangorri-arrautzaren kolorea zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus