Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txantxa 1 iz asmo gaiztorik gabeko adarjotze edo zirikada, atsegin hartzeko egiten dena. ik broma.

Barre eta txantxa asko izan zen otordukoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.

-Txantxa bat da hori -esan zuen Andresek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

2.200 milioi euroren salerosketa izan zen, eta kopurua ez da txantxa.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

-Ez da txantxa, ez pentsa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 248. orr.

Ez da txantxa, ezta mehatxua ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 261. orr.

Txantxa gutxi izaten zen harekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

-Nahiko txantxa izan dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Amaituak ziren txantxak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Bingo esan ordez, Virgo esaten omen zuen askotan, edo Bimbo, Vigo ere bai, txantxa jotzearren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.

Hori dela eta, txantxa bat baino gehiago jasan behar izan zuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

Neurtu gabe nola hartuko zuen nire txantxa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 339. orr.

Gizon bibotedunak, barre eta txantxa ugari zerabiltzatenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Anai talde hain ugarian ez zitzaion inori entzuten ez hitz arinik, ez txantxarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.

Aldez aurretik ikusten dut badatorrela txantxa, eta hatzak gurutzatzen ditut ona izan dadin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 206. orr.

Elkarri burua berotuz eta batak bestearen txantxak txalotuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 143. orr.

-Utzi txantxak, Mentxu, sorpresa bat daukat zuretzat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 67. orr.

Txantxa ondo joan zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 404. orr.

Posta elektronikoaren bitartez hedatutako txantxa baten bitartez izan zen.  Berria - Harian   2005-01-23

Ezkongaietan edo ezkonberritan bezala, txantxarako beti gertu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

Halako txantxarik ez niri, gero!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

Haserre handirik eragiten ez zituzten elkarren arteko txantxa eta zirtoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 255. orr.

Gehiegizko ukazioa ez ote zen izango galdetu nion, jakin-minez eta txantxaz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 95. orr.

Laneko bilera da, beraz, baina giro lasaian egiten dena, txantxa artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 124. orr.

Guk txantxatzat hartu genuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ateraldi zentzugabez, txantxa alaiz eta bufoikeria sasi histrionikoz beterik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Ezjakinaren txantxa inozoa edo jakitunaren probokazio zitala?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

-Txantxa ederra Georgerentzat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 422. orr.

Harropuzkeria hutsez ni txiki-txiki egitea eta elbarri uztea txantxa bikaina balitz bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

Txantxa txiki horretan parte hartu ahal izan banu!  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

-Ez da gero zure txantxa merke horietakoa izango, ezta?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.

Txantxa burugabea izan da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 200. orr.

Egin dezatela barre, asma ditzatela txantxa iraingarriak: aspertuko dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

Ezin ditu burutik uxatu haien ziriak, haien burla on-usteko nahiz txantxa gaiztoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Badira gazteak [...] gai horri buruz normal eta txantxa gordinik egin gabe hitz egiteko gauza direnak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 186. orr.

Buru-buztanik gabeko txantxa gordin batekin errezibitu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

Txantxa umiliagarri eta zitalenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 40. orr.

-Elbarri ez ezik, mutua zara? -nire harridurarako, neskak ez zuen txantxa ankerren tonuan galdetzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 26. orr.

Oso bakanetan egokitu zait txantxa lizunen bat entzutea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.

Ez haren ateraldi zorrotzik, ez haren txantxa ausartik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 225. orr.

Kolpismo judizialaren ondoan, militarrena txantxa hutsa da.  Berria - Mundua   2006-02-05

Esaldi ziniko bat zen, baina baita gure arteko txantxa ohikoa ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 93. orr.

Begi-bistakoa zen Danelen gustu txarreko txantxa baten biktima ginela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

Bai, barkatu: oso gustu txarreko txantxa izan zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 93. orr.

Betiko txantxa bota du: "behera bihotzak eta ez dezagun etsipena gal".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

Banekien hori guztia ez zela inolako txantxa, beste ikuspuntu batetik begiratuta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 115. orr.

Beste neskek Niniren kontura egiten zizkioten berriketa eta txantxa maliziarik gabeak hasi bezalaxe amaitu ziren poliki-poliki.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.

96.000 euro ziren, txantxa benetan garestia merkatariarentzat.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orduan Florentek, txantxa kutsua utzi gabe, bere dirua urdaitegian bertan inbertitzeko eskaintza egin zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Txantxa tonuz baina argi ebakiz berbak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 50. orr.

Descartesen txantxa itxurako zalantza famatu horrekin hasten da Aro Modernoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Gerlariek berehala utzi zuten alde batera euren txantxa-jarrera eta errespetu handia erakutsi zuten. Txantxa giroan bazen ere, ez zuen zalantzarik egiten haien huts bakoitza, ttikiena izan arren, nabarmen uzteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 190. orr.

Trufa eta txantxa giroko horrelako elkarrizketa batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Begietara egin nion so, txantxa keinuren baten bila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Ez zuela inolako txantxa edo irain itzalik sumatu mutilarengan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.

Harryk Zonkoren dendako txantxa-gaien poltsatxo bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.

Gozoki-denda nahiko ona da, baina Zonkoren txantxa-denda arriskutsua da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.

Txantxa-barre batez lagundu zuen esandakoa, Fionn oso serio bazegoen ere.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 125. orr.

Charliek, ni zaintzeaz gain, behera jaisten lagundu dit, eta eskolako patioa zeharkatzen, hango txantxa-hots zalapartarian barrena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela)

Bidean txantxa-kontari eta barreari emanez zihoazen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Trapuzko panpina baten legez mugitzen zen, kanpotik zetorren ikusleei keinu-txantxa lotsagabeak eginez.  Berria - Kultura   2004-05-16

Hori, giza eskalan, akrobazia ironiko bat da, txerpolari-txantxa bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

Gabriel ferekatzen zuten, eta hala ikasi zuen hark tragediazko bertso etenik eta baserritar antzez-txantxa baldarrik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.

6 (adizlagun balioko esaldietan)

Umeak ardura handi barik ikusi ditu, solas eta txantxa, eskolara bidean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 33. orr.

Izan ere, txantxa eta algara baino ez ginen ibili hainbat astetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

7 txantxetako izlag

"Abajo los Borbones" leloa hedatzean, ez zetorren batere txantxetako asmotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Txantxetako izen taxonomikoak "katu borrokari" esan nahi du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 288. orr.

Eraso erdi txantxetakoari zuzenean erantzun ordez, arrisku handi batez abisatzen ari den baten seriotasunaz mintzatu nintzaion: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.

-Ez da txantxetako gauza, Ron -bota zion Hermionek zorrotz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 50. orr.

Mutiko maitea, hori ez da gero txantxetako gauza...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 263. orr.

-Ez zuan txantxetako kontua, jakina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.

Garijotze lanak ez ziren txantxetakoak, baserriz baserri txandaka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 51. orr.

-Ez dira txantxetako gorabeherak, Nora! -zakartu zitzaion Andreas-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.

Zergatia ez da txantxetakoa, hilketa bat leporatzen baitiote, bere emaztearen hilketa hain justu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Gaia ez zen txantxetakoa: lan munduaren giltzak zabalduko al du euskararen etorkizunaren atea?  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Txantxetan, noski, nahiz badakidan batzuetan itzuri zaidan sermoi-kutsua ez dela txantxetakoa izan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.

Konpainia bateko zuzendari eta koreografo izatea ez baita txantxetakoa, eta neurri batean baldintzatzen du.  Berria - Kultura   2004-04-20

8 txantxetan (orobat txantxan g.er.) adlag

Txantxetan edo burlaizez begiratzen dio, baina maitasunez inoiz ez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 197. orr.

Banda batean bildu ginen denok, ausarki batzuk, txantxetan beste batzuk eta beldurrez beste batzuk.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 28. orr.

Txantxetan denak, niri barre eginez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Atsekabez begiratzen zion eraztun horri, kondenazioaren sinboloa balitz bezala, eta, aldiz txantxetan, aldiz serio.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 62. orr.

Hizketan hasi zen... txantxetan edo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 493. orr.

Nire laguna, agian txantxetan, Heineren poema bat errezitatzen hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Ni ez naiz txantxetan ibiltzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

Haren begitartean ez zuen txantxetan edo adarra jotzen zebilelako aztarnarik nabaritu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Mundu guztia irribarreka eta txantxetan zebilkion hori zela eta. Barre egin zuen, txantxetan ari zela adierazteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.

Berriketan eta txantxetan aritu zen, begiak espaloi batetik bestera zihoazkiola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Begi-bistakoa izaten zen ez zela txantxetan ari, bene-benetan baizik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 164. orr.

Gaiari nola-hala heldu nionean, berehalaxe agertu zen txantxetan esana zuela esandakoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.

Idoia muturtu egin zen, txantxetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.

–Ez da txantxetan hartzeko moduko arazoa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.

Ez zeukan eskubiderik jende guztiaren aurrean berari mendebaldeko britainiar deitzeko, ezta txantxetan ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.

Ezta txantxetan ere horrelakorik!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 62. orr.

· Erdi txantxetan errana, baina aldi berean gogaituxea ere bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

"Ai, Garibairen arima erratua!", egin du biografoak, erdi txantxetan, hasperen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.

Erdi serio erdi txantxetan esan zion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 185. orr.

· Haren kopiak eskuan genituela eta elkarri txantxetan joan ginen Guernica jatetxeraino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

9 txantxa egin

Txantxa egiteko asmorik gabe, Gavoillerengana itzuli eta esan nion: [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.

Reginak, txantxa egiteko, lotsagabe samar erantsi zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 128. orr.

Ezin zuen sinetsi hil-oihalaren txantxa egin zion adiskide mamia hilik egon zitekeela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.

«Justiziaren erabateko txantxa egitea» gaitzetsi zuen Asif Ikbal eta Shafik Rasulen defentsariek, eta Gareth Peirce beste hiru preso ohien abokatuak, berriz, «ez sinesteko moduko historiatzat» jo zuen.  Berria - Mundua   2004-03-12

Pobretasunaz txantxa egitea bezain baldarra litzateke hori.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Nik Teresarekin izandako auziaz txantxa egitea ez zitzaidan bidezkoa iruditu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.

· Orduan txantxa bat eginez irten behar izaten dut ataka horretatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 349. orr.

Baina ez da txantxetakoa; izugarriegia da txantxak egiteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.

Halako txantxak egiten zizkion, eta halako ergelkeria txoroak esaten, non barre egin beste erremediorik ez baitzuen Taibelek izaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Arrailerian jarduten da, barre egiten da, txantxak egiten dira, graziaz hitz egiten da, eta graziaz mintzatzen ikasten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.

Fernandok txantxa bera egiten du beti: Honezkero ile urdinen bat edo beste izan beharko huke... ziur tindatzen duala"-.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Gizonak bere buruari egiten zion irribarre, txantxa on bat egitera doanaren gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Poliziaren kontura egiten zituzten txantxa gehienak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 89. orr.

Nik ez dut sekula txantxarik egiten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 317. orr.

10 txantxak txantxa

Txantxak txantxa, primeran aritu zen Jon, gainerakooi alde nabarmena kenduz. Txantxak txantxa, ez naiz ni ezeren egunen oso zalea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 172. orr.

Txantxak txantxa, atzokoan hainbeste aipatu zen artisten engaiamenduaz hitz egin zuen, besteak beste: «ez direnean arrazoi politikoak sentitzen, behartzea ez da kontua».  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barre eta txantxa (3); dena txantxa (4); ez da txantxa (11); ez dira txantxa (3); gustu txarreko txantxa (3)

txantxa artean (11); txantxa bat izan (3); txantxa bat zela (3); txantxa bat zen (4); txantxa besterik ez (3); txantxa da (3); txantxa egitea (3); txantxa giroan (8); txantxa gordin (3); txantxa gutxi (4); txantxa hutsa (5); txantxa izan (9); txantxa moduan (4); txantxa txiki (3); txantxa ugari (3); txantxa zela (3); txantxak txantxa (3)

txantxaren bat (12)

ez txantxarik (3); txantxarik egin (5); txantxarik ez (6); txantxarik gabe (3)

txantxatik harantzago (3)

txantxatzat hartu (4)

ez da txantxetako (14); txantxetako gauza (10); txantxetako ikuspenak (3); txantxetako kontua (9)

ez da txantxetakoa (14); ez dela txantxetakoa (4); ez zela txantxetakoa (4); ez zen txantxetakoa (8); txantxetakoa izan (7); txantxetakoa izango (4)

ez ziren txantxetakoak (3)

beti txantxetan (6); erdi txantxetan (49); erdi txantxetan esan (4); esan nion txantxetan (8); ezta txantxetan ere (4)

txantxetan ari (93); txantxetan ari nintzen (6); txantxetan ari zara (10); txantxetan ari zela (8); txantxetan ari zen (6); txantxetan ariko (5); txantxetan aritu (12); txantxetan aritu ginen (6); txantxetan aritzea (6); txantxetan aritzeko (6); txantxetan aritzen (6); txantxetan bezala (8); txantxetan egindako (3); txantxetan esan (17); txantxetan esan zidan (4); txantxetan esaten (9); txantxetan hartu (4); txantxetan hartzeko (6); txantxetan hartzen (9); txantxetan hasi (5); txantxetan hasten (3); txantxetan ibili (8); txantxetan ibiltzeko (3); txantxetan ibiltzen (10); txantxetan jarduteko (3)

ez dago txantxetarako (5); ez zegoen txantxetarako (4); txantxetarako gogoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus