Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txanponerruki iz adkor etxegabea, eskalea.

Hara, hara komediantearen antza du ba clochard-homeless-kalejale-txanponerruki horrek!  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 76. orr.

Ahor zure Santxo, egiten ari zaren erokeria honen barruan, erotu den mundu honetan, ehun eta hogei kiloko clochard-homeless-txanponerrukia, daukan itxaropen guztia eta behialako gaztetasun guztia begietan biltzen zaion emakume bazterreko bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 85. orr.

Atso bat, kale ertz bateko kartoien artean babestua, bourbon upel baten gerri bueltari inbidiarik ez diona, gaueko debekua errespetatzen ez duen txanponerruki bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus