Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diru eskaintza herrialde jakin bateko ekonomian dagoen diru kopurua da, ez soilik txanpon edo diru-paper kopurua, baizik eta txanpon, diru-paper eta banku sistemak dituen banku-gordailuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Txanpon guztiak bezala, bi alde ditu horrek ere, aurkia eta ifrentzua. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.
Txanponaren bi aldeak, hots, aurkia eta binperra. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.
Arranoa Errusiako txanpon bat da, urrezkoa, 5 errublo balio duena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.
Laster fede gaiztoak edo premiak ekarri ohi dute txanpon bakoitzetik metal-pixka bat kentzea, izena berdin utziz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.
Prezioa merkantziak beren artean konparatuta ateratzen da; beraz, ez da inolako txanponik, baina merkantzi zati bakoitza da bestearen txanpon. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.
Neskak barreari eman zion, eskutada bat txanpon ateratzen zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.
Elizan sarturik, txanpon batzuk utzi zituzten aldare gainean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 477. orr.
Jose putzu lehorretik atera eta zilarrezko hogei txanponetan saldu zieten ismaeldarrei. Elizen arteko biblia Has 37,28
Urtean lau txanponeko alokairua ordaintzen zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1132. orr.
Diamanteak, perlak eta zortziko txanponak botatzen zizkieten kaioei, eskukadaka. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 134. orr.
Honek bostekoa estutu eta bost liberako lau txanpon lerratu zizkion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.
Kolpe laburrak jotzen zizkion anaiari sabelean, handik urdaitegi osoa pasatu arren, bi soseko txanpon baten gantzaz ere ez zela lodituko esaten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
Nickela: bost zentaboko txanpona. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.
Ahalegin horri txanpon-makinen antza hartzen diot nik: txanpona sartu eta sartu, eta inoiz saririk ez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 104. orr.
Hogeita bost zentaboko beste txanpon bat sartu behar dut. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 91. orr.
Bost zentimoko txanpon baten bila hasi nintzen Friedeli deitzeko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.
Bizitza bera ere halakoxea baita, azken batean, txanpon baten antzekoa: bi alde ditu, eta ezin dira inola ere bereizi. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 98. orr.
Oroitzapena txanpon bat bezala hondoratu zitzaidan oroimenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Ibiltariak ere bota egin du txanpon bat ermitaren lurrera, baina ezer zehatzik eskatu gabe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.
Hogeita hemeretzi txanpon, hogeita hemeretzi desio, hogeita hemeretzi eskaera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.
Errege-erreginek jendetzari penny erdiko txanponak botatzen dizkieten modu berean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 51. orr.
Agian tumoreak txanpon itxura du eta txanpona pailazoaren kapelura botatzea aski zen bere gaitza gainetik kentzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Txanpon batzuk sakelatik atera eta eman nizkion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 64. orr.
Txanpon bat bedeinkazio baten truke. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.
Kostatuko Arratsaldeetan diskodenda batera joaten ginen, txanpon batzuen truk jazz disko berriak entzutera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.
Txanponez txanpon dirutza bildu eta monumentu bat egin zioten penaz hil omen zen zakurrari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 148. orr.
Kostatuko zen bi txanpon, garai hartan ere! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 68. orr.
Taberna batean txanponakiko telefonoa lapurtzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Txanpon faltsua egitea lesa maiestateko bigarren mailako krimentzat jo izan da, eta irizpide zuzenez. Akemenestarren urrezko "arkulari" txanpon ekumenikoek bultzada handia eman zioten txanponaren erabilerari. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Handik aurrera ziurtatua zegoen txanpon landuaren etorkizuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.
Andreak txanpon handi bat atera zuen oihalezko zorro txiki batetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Diru xehea asti-astiro ateratzen zuen sakelatik, txanpon handien artean galduta balego bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.
Bi errealeko txanpon zuloduna. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 98. orr.
Urrezko eta zilarrezko txanpon uholde bat ohearen gainera mantso-mantso erortzen utzi zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Urregorrizko nahiz zilarrezko txanpon pila. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.
Orain mokoka dituzu kobrezko bi txanpon direla eta, eta orain taberna zuloan edanean diruzorroa hustu arte. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.
Hiru koroa eta nikelezko txanpon batzuk zeuden bertan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 81. orr.
Txanpona gobernuaren txanpon-etxeko benetako produktu zela bermatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.
Txanpon trukerik egin beharrik ere ez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.
Ez du hitzik esaten, txanpon-hotsa atera besterik ez, horrela amatxo, labea zaintzen ariko baita, ohar dadin. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 124. orr.
Txanpon-poltsatik giltza txiki bat atera, eta kajoi luze eta sakon bat zabaldu zuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.
Urrezko txanpon-metak zeuden barruan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 72. orr.
Nik txanpon eskukada bat besterik ez neukan, Lucyren idazmahaiko tiradera batean aurkitutakoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 319. orr.
Bainugelara itzuli zen, han itxi zen, bere gisako txanpon faltsutze horri ekiteko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 127. orr.
Prezioa santutegiko pisu-neurriaren arabera zilarrezko txanponetan ordainduko da, oin-txanpona hamar gramokoa delarik. Elizen arteko biblia Lb 27,25
Ea, erakutsi zerga-txanpona; haiek denario bat aurkeztu zioten. Elizen arteko biblia Mt 22,19
Harry azti-txanponak azpikoz gora jartzen eta haiek ikusten ari zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 61. orr.
Txanponaren ifrentzua, aldiz, kontratuen kalitatea da. Berria - Ekonomia 2004-12-28
Demokristauek txanponaren beste aurpegia erakutsi dute: 1975. urtetik hona izaniko emaitzarik hoberena lortu dute, eta itxaropen guztiak gainditu dituzte. Berria - Mundua 2004-09-07
Izan ere, txanponaren beste aldean, badira arrasto sakona utzi duten fitxaketak. Berria - Kirola 2006-02-25
Emakumea trukerako txanpona da han. Berria - Gaiak 2004-05-28
Xantaia egiteko trukerako txanpona izan gara betidanik, indefentsio handiena daukan aldea garelako. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Holandan florin deritzan txanpona dute; florinak hogei sos balio ditu, edota berrogei sos-erdi. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.
Estatu bakoitzeko txanponek, gainera, balio erlatiboa dute, beste herrialde batzuetako txanponekin konparatzen diren aldetik; balio erlatibo horixe ezartzen du kanbioak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.
Aldi berean garbi dago txanponaren erabilgarritasuna areagotu egiten dela zenbat eta eremu handiagoan izan erabilera legala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.
Egiptotik ekarritako gudu-gurdi batek zilarrezko seiehun txanpon balio zuen, eta zaldi batek ehun eta berrogeita hamar. - 1. orr.
Zaindu gizon hau! ihes egiten badik, heure biziaz erantzun beharko duk; edota, bestela, zilarrezko hiru mila txanpon ordaindu. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,39
Toki haren ordainetan urrezko seiehun txanpon eman zizkion Davidek Ornani. Elizen arteko biblia 1 Kro 21,25
Lursail hura Sikengo buruzagi izandako Hamorren semeei erosi zien, zilarrezko ehun txanpon ordainduz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.
Txanpon-makinan arituriko bi emakumeak barrara hurbildu ziren. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.
Txanpon makinetan jendeak eulia zirudien, marmar gortzailez makina batetik bestera aldatzen zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.
Zer izango itsasontzia eta, nola esango nuke, olgeta-areto flotagarri bat edo horrelako zerbait zen, txanpon-makinetan jokatu, pantaila erraldoian telebista ikusi edo dantzan ibiltzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.
Taberna handietan, mutur batean daudenek ez dute entzuten beste muturrekoen solasaldia, ezta mahaietara eseri direnek barran zutik daudenena ere, eta are gutxiago txanpon makinan dabilenak osterantzeko beste guztiena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.
Kasino baten jabea zen, eta txanpon-makina piloa zeukan barreiatuta Renoko hainbat supermerkatutan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.
-3.000 txanpon urre. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 85. orr.
bi errealeko txanpon (4); eskukada bat txanpon (4); kobrezko txanpon (4); nafarroa truke txanpon (3); nafarroa trukerako txanpon (7); truke txanpon (10); truke txanpon gisa (5); truke txanpon izan (3); trukerako txanpon (27); trukerako txanpon gisa (8); trukerako txanpon izan (6); trukerako txanpon izatea (3)
txanpon bakar (7); txanpon bakar bat (3); txanpon bakar baten (3); txanpon balio (7); txanpon balio zuen (3); txanpon bana (5); txanpon bat bota (4); txanpon bat eman (8); txanpon baten bila (3); txanpon batzuk eman (6); txanpon batzuk utzi (5); txanpon berarekin (4); txanpon beraren (23); txanpon bereko (5)
txanpon eman (8); txanpon eman zizkion (3); txanpon emango (6); txanpon gisa (13); txanpon gisa erabili (4); txanpon hartu (5)
txanpon izan (10); txanpon izan behar (6); txanpon izatea (4); txanpon makina (3); txanpon makinak (7); txanpon makinen (4)
txanpon ordaindu (4); txanpon txiki (4); txanpon txikiak (6)
txanpon xehe (4)
urrezko txanpon (26); urrezko txanpon bat (9); zilarrezko hamar txanpon (3); zilarrezko hirurehun txanpon (3); zilarrezko laurehun txanpon (3); zilarrezko mila txanpon (4); zilarrezko txanpon (18); zilarrezko txanpon bana (3); zilarrezko txanpon bat (3)
azken txanpona (4); bost zentaboko txanpona (6); oin txanpona (3); trukerako txanpona (6)
txanpona airera (3); txanpona bota (7); txanpona galdu (3); txanpona hamar gramokoa (3); txanpona hartu (5); txanpona sartu (4)
urrezko txanpona (4); zentaboko txanpona (8); zentaboko txanpona i (3); zilarrezko txanpona (5)
biko txanponak (8); txanponak botatzen (4); urrezko txanponak (10); zilarrezko txanponak (4)
txanponaren alde bati (3); txanponaren beste aldea (6); txanponaren beste aldeari (6); txanponaren bi aldeak (10)
txanponez betea (5); txanponez txanpon (3)