Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txanpiñoi (2 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean; orobat txanpinoi 30 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian txanpiñoi agertzen da) 1 iz barrengorria.

Orriak zurixkak ziren, txanpiñoien barreneko kolorearen antzekoak, eta txanpiñoien usaina ere bazuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 238. orr.

Turista gehiegi azken urteotan txanpinoiak bezala sortutako jatetxe merkeen terrazetan jaten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Zainzuri-pote bat askatu, entsalada bat prestatu, eta arrautzopil bat egin genuen txanpinoiekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Larruazalean txanpinoiak jaiotzen ari zitzaizkidala iruditzen zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.

Lau pintxo eta kazolatxo bat txanpinoi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 54. orr.

2 irud/hed

Leherketa bat egin zen eta hautsezko txanpinoi bat sortu, bonba atomikoaren itxurakoa baina miniaturan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tagliatelleak antxoekin txanpinoi-saltsan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 22. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Iñigok astiro eta tentuz dastatzen zuen txanpinoi tortilla ogitartekoa, jaten ari zen bitartean denen bistara jarriz, umeen moduan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus