Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txanpa2 iz zaunka.
Berehala, zakurraren txanpa erlastuak aditu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.
Karriken artetik haur irriak eta ama aspertuen deiak biderkatzen ziren, oilo koloka karakaka zenbait eta txakur txanpak ere bai. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.
Baina, so egizue, zakur txanpa bakarraz ardiak barreiatzen zaizkigu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 123. orr.
Larreñeko edo Santa-Graziko llabrit bat bezala, txanpa handirik gabe, büria artetarik aphal aphala, herratzen ari ginelarik, ejerki aholkatü gütützü. Herria 2003-02-13