Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txanpa1 1 iz estropadetan, arraunaldi bizkorra.

Enbatak gordean eduki zituen antxeten txilioak lotuan amorratzen egondako bajurakoen txanpa bokaleari brankaz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.

Astilleroren eta Urdaibaren arteko azken txanpa ikusgarrian, lehenengoak nagusitu ziren.  Berria - Kirola   2004-07-04

Lehenengo aldiz, esprint edo txanpa motako estropada batek emango dio hasiera denboraldiari.  Berria - Kirola   2004-06-30

Orioko estropada txanpa egin aurretik bilera izan zuten auzi hau eta beste batzuk konpontzeko asmoz.  Berria - Kirola   2004-07-10

2 irud/hed

Gasteiz eta Txuri-Urdin Espainiako Izotz Hockeyko Superligako azken txanpa erabakigarrira iritsi dira. Azken txanpa goiz guztiko malda gogorrena izan zen, San Martin baselizako aldapa.  Berria - Kirola   2004-02-14

Idazleak bere txanpa harrapatzen duenean eta, zintzoki, barrutik idazten ari denean, irakurlea desagertu egiten da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 242. orr.

Nire nobelan, bigarren pertsonan idazten hasi nintzenean harrapatu nuen aipatu txanpa hori...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 242. orr.

Hauteskunde kanpainaren azken txanpa.  Berria - Mundua   2004-06-11

Iñigo Olabarri eta Juanjo Perez koalizioaren kanpainaren nondik norakoak antolatzen aritu dira, eta horretan dihardute azken txanpa honetan ere.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Aurreikuspenen arabera, lehen bost hiriak (Paris, Madril, Londres, New York) dira azken txanpan lehiatzeko faboritoak.  Berria - Kirola   2004-05-18

Azterketa zailena finalerdietan pasatu zuen, Barriola baino gehiago izan zen eta azken txanpako markagailu iraulketan burua hotz zuela mantendu zen.  Berria - Kirola   2004-09-07

Bigarren Mailako binakako txapelketak azken txanpara iristen ari da.  Berria - Kirola   2006-02-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus