Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txano 1 iz burukoa estaltzeko jantzia, gehienetan kapusaiaren eta antzeko jantzien osagarri dena; burukoa.

Aterkiak eta txanoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 193. orr.

Kapeluak eta txanoak saltzen zituen denda bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Bi neskak egunkari-paperezko txanoak eginak zituzten euren uda-kapelak estaltzearren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

Kokotsaren azpian lotutako txano bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 191. orr.

Xira hori bat dauka jantzita neskak; auto barruan txanoa kentzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Txanoa tunikari josi gabe zeramala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.

-Jantzi txanoa -esan zion Patriciak, atzera jiratuta-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.

Ezker-eskuin, txanoa erantzirik, herritar xehe bi zetozen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 443. orr.

Hondartzan, Luthek txanoa burutik kendu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 63. orr.

Austriako basozainen txanoa zeraman kapitain bat.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

-Ez huen txanoaz agurtu behar -esan zidan Sidney Evansek-, zein eskolatakoak garen jakingo dik horrela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 97. orr.

Nire lan jantziko txanoa eskuilatzen aritu nintzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Buruan astrakanez forratutako txanoa, eta soinean jantzi luze iluna, izur zabalez apaindua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Osaba dardarka zihoan, eta txanoa beheratu zuen, belarriak estali nahian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Arreba hegatxabalak txanoa du erlijiosoek bezala; eta hegazti apala da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.

Txano gabe ibili zen hogei egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.

Fez: kono-enbor baten forma duen txanoa, gehienetan gorria eta batzuetan borla batez hornitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haien artean, armeniarrak zeuden, jantzi luzeak soinean eta mitra antzekoak buru estalgarri; juduak, beren txano konikoengatik ezagunak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Turkiarrak ere ageri ziren, durbante nazionala kaskoan; eta indiarrak, burua txano karratuez estalirik eta soka soil bat gerrian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Marcos komadanteordearen txano famatua.  Berria - Mundua   2004-01-02

Itsasoan erabiltzen den (zen) txano irazgaitza.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

Behinolako partisano uniformez, txano mimetizatuekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.

Bazebiltzan han tatariarrak, mahuka laburreko kafetanez jantzirik eta buruan Pierrotenak bezalako ertz zabal-zabaleko txano punta-zorrotzak zeramatzatela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Painulua lepoan eta txano biseraduna buruan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Hark ere oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa soinean eta neguko txano belarriduna buruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.

Belarri-babesgarriekiko txanoa erabiltzen baitzuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Jantzi marradun estu bat zeraman soinean, eta kono formako txano kaskabiloduna buruan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.

Tolesturadun txanoen serie bitxi hura argigarriagotzat zeukan, Donatello handiaren marmolezko figura bikainak baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

Zeuk zuzenean eros ditzakezu txano bolivartarrak, inongo bitartekariren beharrik gabe.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Parisen txano errusiarrak, kabiarra, eta Michel eta Nadia izenak moda-modan jarri ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Buruan, bere greziar txano belus beltzezkoa, urrez brodatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Buruan, zetazko txanoak, larruzko ertzarekin eta haizeak dantzarazten zituen hiru xingolekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Nire etorkizuneko maitea, paperezko txanoa buruan, autobusaren atzealdean eserita egon zitekeen, upeletik gertu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bati.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Sabel hutsa erloju bonba bat bezala taupadaka, eskolako txanoa eskuetan estutuz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Talpak izeneko txanoa janzten zuten buruan, arkume beltzaren larruz egina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Azti txiki bat lotarako txanoarekin marmarka ari zen autobusaren atzealdean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.

Txano arrautza formakoa, gerezi-koloreko satinez egina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Danek sofaren azpitik atera zuen txano-kutxa baten atzealdean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zaindari txano-gorri eta txamarra-urdinen kasernatxoaren aurretik pasa  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Handik gutxira, etxekoandrea sartu zen, presaka jantziriko lo-txano bat buruan eta flanelazko sorbalda-oihal bat lepo inguruan loturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Buru-txano zuriak jarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 104. orr.

Amama Otso ere harekin etorria zen, artean ohe-txanoa buruan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Laguntzaile txiki bat daukate, mendi-txano bat buruan jantzita duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Brooklyn Dodgers-en beisbol txano bat erabat artilez egina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Bizardun erraldoi bat zen, marinel txano hegalduna begietaraino sartuta zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Gasteiztar askok sukaldari txanoa zeramaten buruan.  Berria - Kirola   2006-04-29

Gero Kupidoei errieta egin zien, eta agindu zien pailazo-txanoak eramateko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Hanley sarjentuak akats bat aurkitu zion Charlieren soldadu-txanoko plakari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 116. orr.

Alpinista-txano berde argiko gizon hura zen agian?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Ikastetxeko abesbatzak, arrantzale txanoak eta bainu jantziak soinean eta kantari, heroi deitu zidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 184. orr.

Kukurutxo-txanoak jantzita tutuak joka oraindik ere Urteberri eguna ospatzen zebilen talde handi batekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 433. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus