Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txankro iz ultzera-lesio hedakorra, eritasun benereoei dagokiena.
Gaitzena eta okerrena biharamunekoa izan zen, noiz eta txankro mingarri haiek atera baitzitzaizkidan, zuk dakizun tokian, izterzokoetako gongoilak ere handitzen zitzaizkidala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.
Ez zituzten ordura arte ezagutzen zuriek ekarritako hotzeriaren birusak, birikaminaren bakteriak, txankro sifilitikoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.
Baina ezkerralde guztiaren gainean existentzia bizkarroi bat dago, ugaltzen ari dena, txankro bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 208. orr.
Sutea txankro baten gisan zabaltzen da, inguruan ertz soil bat duela haragi bizitan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 123. orr.