Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txangurru (orobat txangurro) iz itsas karramarro handia, jateko oso ona, oskola ia biribila eta arantzaz betea, eta hanka luze eta iletsuak dituena (Maja squinado).

Buiak, txangurruak eta nekorak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Datorren urteko lehen seihilekoan sortuko dute marka, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri Itsaso osoan arrantzatutako legatz, hegaluze, antxoa, sardina, lanperna eta txangurruarentzat.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

Edurneren iragarpenen bat betetzen ez zen bakoi-tzean, aitarekin elkartu eta abakandoa edo txangurroa jaten ospatzen genuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 103. orr.

Arrantzaleak, kaioak ez bezala, sareak, txangurrotarako butroiak pilatu edo bestelako betebeharrak alde batera utzi eta Urbanoren etxolara abiatzen ziren.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus