Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txango 1 iz atsegin hartzeko bidaldia, eskuarki laburra.

Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren -eskurtsioaren, ibilaldiaren...- inpresioak kontatu genizkion elkarri.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Etxeko nagusiak txango bat antolatu zien, errekan gora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 435. orr.

Taxian egindako txangoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.

Place Saint-Michel-etik hasita [...] Place des Vosges zoragarrian amaitu genuen txangoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.

Ospe txarreko lokaletatik egindako txangoetan aurkitutako Dakarko emakume bat.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.

Danek txango bat egitea proposatu digu bi pisuko autobus batean: "hiriaren lehen inpresioa hartzeko, bildinak ikusteko, autobusaren goiko pisua bezalakorik ez dago”.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Txango hura zuten egitekoa -farora ziren joatekoak, Ramsay jauna, Cam eta James.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 145. orr.

Kultura Ministerioak lau hizkuntzetako poeten antologia [...] antolatzeko bilerara deituta joana nintzen Madrilera, eta bidaldian Sedanorekin egokitu nintzenez, Aranjuezera txango bat egiteko profitatu genuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 77. orr.

Gustura egingo zuen Ruche jaunak txango bat behera; behea, berarentzat, Mediterraneoa zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Claudio Magris-ek Danubio liburu gogoangarrian egindako txango erdi literario erdi bidaiaria darabilt gogoan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Italiara txango bat eginez hasi nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.

Gehienez ere Bruselarako txangoren bat.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 40. orr.

Egun batez, ordea, Madrila txango egin duenetako batean, Anbereseko Plantin inprimategiaz hitz egin diote Garibairi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Udazkena zen, eta negua baino lehen Normandian zehar txango bat egitea deliberatu nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Txangotik etxeratu ondoren, Trois-Frères kaleko arotza etorrarazi zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Lorena dut izena, zuen gidaria izango naiz txangoan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 25. orr.

Aitak, igande goiz oroz, Max sekula ez zen udalekuetara joan, edo eskolarekin txangoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Nona Màlia ikustera eramaten ninduen txangoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Nola errege batek txango egin dezakeen eskale baten este-zakuan zehar.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 164. orr.

Gogoz nengoen Triestera txango egiteko, baina ez Torinok aspertzeko motiborik eman didalako.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 44. orr.

Erakunde honek lantegiak eskaintzen dizkie gazteei, jolastokiak, hitzaldiak, aholkulariak, txangoak eta bidaiak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 59. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Paseo bat zen harentzat bidaia hura, txango atsegin bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

Nire erabakia –lan-bidaia bertan behera utzi eta, horren ordez, gaztetako lagun zahar bat berrikusteagatik ez besterengatik, Guatemalan barrena txango pribatu bat egitekoa- [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Parisa egindako txango militar batean Weimar-ko dukearen bidailagun.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

Txango txikiak dira, laburrak eta apalak, etxe-inguruan egitekoak gehienak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 18. orr.

Tarteka txango luzeagoetara ere eramaten hasi ziren: Salisburyra egindako bidaia batera behin, eta Eskoziara bi asteburutan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.

Txango labur horretan inguruan ikusitakotik, dena nuen gustuko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Baleak ikustera joateko txango zoragarri bat gomendatzen zigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Belaontzi batean txango zoragarri bat egin ostean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 291. orr.

Aizkorri alderako txango goiztiarrak genituen gogoko eguraldi garbiaren peskizan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 89. orr.

Txango noragabeok nolabaiteko atseden apurra ematen zidaten burutik kendu ezinik nerabiltzan gogoeta asturugaitzetatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.

Txango ezinago ederra egin genuela erantzun, kontua ordaindu, eta duintasunez alde egin genuen handik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.

Eguneroko txango biak komunera, goizean garbiketa-barrakoira [...] gero janari banaketa, gauean Appell-a, eta noski, informazio trukea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 122. orr.

Gura baduzu, goizeko txango hau amaitzen duzuenean, hoteleko kafetegian itxarongo dizut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 298. orr.

Oraindik ez dugu erabaki etziko txangoa nondik nora egingo dugun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

3 irud/hed

Udaberrira sartzen garenerako, gaur astebete inguru, 12 ordu bete eta beste 10 minutu izango ditu ordurako egunak, eguzkiaren txangoak, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

Han agertu ziren txalburu buztanluzeak, barrabiletik zakilerainoko tutuak, obulutegiak eta umontzia, Falopioren tronpa eta guzti, nondik ibiltzen baitira txangoan obulu izeneko pilota txiki, bigun batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

Adimenetik etikara txango egingo banu, ordea, jakin badakit ez irakurketak ez idazketak ez nautela hobetzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 89. orr.

Noraren arretak, ostera, gertakizunen haritik burutazioenera egiten zuen noizbehinka txango.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Kanpotik al dator, lan arazoak ditu, berea ez duen eremu batera egin al du txango etorriak?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 48. orr.

Astea ez du lar ondo hasi, gasolioa gora batetik eta espero ez zuen txangoa auto-tailerrera bestetik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hura beti txistuka, mutil kozkor bat eskola-txangorakoan bezain pozik. Artean miresleetako bat zuen Joe-k, negozio-txango batean zelarik, Herbie ikusi omen zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Oporretako arrantza txangoek humoreak dantzan jarri dizkidate.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 98. orr.

Ekintza aurretik esplorazio-txango batzuk egin nituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Ibai-txangoak -Lucyk ontziaren izenari erreparatu zion: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 195. orr.

Chris, tarte batez, moldatu zen Stephenekin asteburuetan egoten jarraitzeko, Londresen batera eta bestera marrazketa-txangoak antolatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

Baita opoterapia-gaien ekoizpen sailetara eginiko zenbait iker-txango ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

"Kirolari-ikasle" talde bat zen, beren matematika-irakaslearekin ikas-txangoan irtena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

Ezkon-txango batean denetik egin beharra baitago, egin beharra dagoenez...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

5 (adizlagun gisa)

Amak eta James txikiak etxetik ikusten den beste irla bateko farora biharamunean txango joateko asmo goxoa dute, aitak berehala zapuztua: eguraldi txarra egingo ei du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako txango (4); txango bat egiteko (3); txango egin (4); txango zoragarri bat (3)

bere txangoa (4); egindako txangoa (4); egun osoko txangoa (3); txangoa antolatu (3); txangoa egin (4); txangoa egiteko (6); txangoa egiteko aukera (3)

txangoak banpiroekin (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus