Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txanel 1 iz arraun ontzi txikia, hondoa laua duena. ik xalant1.

Lemazainak aise gidatzen zuen ontzia Volgan gora edo behera zebiltzan txalupa, gabarra eta txanel ugarien artetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Bera zuzendu zitzaion gure ontziburuari, portugesez, urrundik, txanelaren eta karrakaren artean arkabuz-tiro baten tartea zelarik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 77. orr.

Ez zegoen ontzirik hondar gainean, ezta txanelik ere ontziralekuaren oholetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 349. orr.

Maniobretan zebilen edozein ontzik gure txanela jo eta hondora joan gintezkeen, ez baikenuen arraun bakar batez han irauteko modurik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 306. orr.

Senari begira zihoan; txanel batzuk, beltzak ikatz hautsaren kariaz, ur berdean behera jaisten ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

Bermeoko gazte hura [...] 1912ko galerna handiaren biktima, Kantauriko uretan galduta ibili zen txanel batean, erbinude bat zuela lagun bakarra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 160. orr.

Ari zen zerbait hartzen gure umoretik haurtzaroa txanel batean kulunkatu gabe emana zuen dohakabe hark.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.

-Ea, mutilak, txanela hondoratu gabe gero!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Beste txanela Ánimas ontziaren gainean lotu zen, hondora barik, ur azalean zurtz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 381. orr.

Domingo berriro hartuta eta besteak lehorrean utzita, txanelean igo zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 233. orr.

Gero txanelekoekin berbetan segitu zuen, eta halaxe jakinarazi zioten Lisboan bazela atondua Bizkaitarren Ospitalea zeritzona, gure naziokoentzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.

Katuaren atzetik berak egin zuen txanelera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 233. orr.

2 (izenondoekin)

Txalupa bat, txanel xume bat, zernahi, kibitka sartzeko adinakoa edo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Pailoten motoraren txanel auxiliarra hartzen zuen inori baimenik galdatu gabe eta portuko bertze muturreraino abiatzen zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus