Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukaldean atzeman nuen, tipula pikatzen, txandal berde min batez jantzia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Martak txandalaren kapusaiaz estali zuen burua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.
Laguna txandal barneko kamisetaren poltsikoa arakatzen ari zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Txandala eta tenisak jantzi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.
Gustuko zuen hango paisajea, kapusaidun txandala jantzi eta erdi eroritako pabilioi eta txatarra meta ikaragarrien artean ibiltzea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.
Korri egiteko txandalarekin jantzirik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.
Kaiku edo brusa bat soinean zuela ikusiko zenuen atzo; gaur txandal batekin dabil. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.
Txandal zuri batekin jantzia zegoen Ubanbe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.
Zahar samarra, txandalez jantzia, herrena eta oro har xelebrea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.
Bakeroak, kirol zapatilak eta txandal antzeko txamarra. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.
Han nengoen, hortaz, XXLko txandal-jantzian eta 45 tailako zapatilatan, balantzaka. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.
-Etorri hona, mari-potxorra -esan zion Nano Zuriari larderiatsu, txandal prakak txorkatiletaraino jaitsita. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 104. orr.
Kaleko arropak kendu eta txandal galtzak eta puntuzko jertse zahar bat jantzi zituen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 71. orr.