Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txandakatze 1 iz txandaka aritzea, txandaka egitea.

Aurrekari haiek gure oraingo ikuspegi psikologikotik aztertuko bagenitu, guztietan aurkituko genituzke zelotismoaren eta herodianismoaren bulkada antagonisten artean txandakatzeak eta gatazkak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.

Espainiako Ligan txandakatzeak egon ziren arren Potillonek hartu izan du bere postua Txapeldunen Ligan.  Berria - Kirola   2004-02-22

Txandakatzeak egitea gustuko dute zenbait entrenatzailek.  Berria - Kirola   2006-03-26

Sei lagunekin iritsi ziren helmugara, eta txandakatzeetan ez zuten harmonia handiegirik erakutsi.  Berria - Kirola   2004-09-05

Ikus honako atal hauek ere: erregela, naturaltasuna fonologian, txandakatze edo alternantziak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Hiztun askoren morfema elkarketetan jazotzen diren igurzkari/afrikatu txandakatzeek frogatzen dute esandakoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Euskarak ahoskabetasunaren alde egin izan duela erakusten dute bai morfema barreneko bilkurek, bai morfema elkarketetako txandakatzeek.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

Egia da benetako txandakatze fonologikoetan desberdintasuna ezin dela handiegia izan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 147. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Soldadu txandakatzeak.  Berria - Mundua   2004-01-09

Aniztasunarena izan zen lehena: bai ideia aldetik, bai demokraziak bideratutako gobernu txandakatzeengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

3 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Zuloa ederki betetzen du Europako herri nagusietan erabiltzen den txandakatze-ikasketa sistemak, ikasi bitartean lan egiten baita enpresa batean.  Berria - Gaiak   2006-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus