Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giharren tentsio-joko perfektua nire aurrean, ezker-eskuin txandakaturik: estutu, lasaitu, estutu, lasaitu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.
Txandakatuz, ardurak banan-banan izendatu eta "orain zuk, gero nik" erabakitzen dutenak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 54. orr.
Mairuak, frankozaleak eta italiar Gezi Beltzak txandakatzen ziren zaindaritzan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 43. orr.
Egun hartan, arin eraman zuten tarantasa postatik postara txandakatzen ziren iemstxikek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.
Lasai, Tomas, txandakatuko gaituk. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 153. orr.
Txandakatu egiten ginen bolantean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.
Jakina zen Antxon eta biok txandakatuko ginela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 153. orr.
Bidailagunok txandakatu egiten gara gidariaren alboan joateko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.
Txandakatzen diren hiru kide ezegonkor baino ez ditu Afrikak NBEko Segurtasun Kontseiluan. Berria - Harian 2005-07-06
Osasuna B-n Xabi Pascualekin txandakatu du atezain postua. Berria - Kirola 2004-05-26
Historikoki bi alderdi horiek txandakatu izan dira boterean. Berria - Mundua 2004-10-31
Mahai obalatu zuri distiratsuan, xanpaina eta Rhin-eko ardoa edateko kopak txandakatzen ziren, toki guztietan bata bestearen ondoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.
Esaldi baloratiboak eta deskriptiboak txandakatu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
Bizitza ere aldakorra da: bere aurpegiak, bai politak, bai itsusiak, txandakatu egiten dira. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.
Neguko arratsalde distiratsu hartan ostarteak eta hodeiak txandakatzen ziren presaren presaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.
Intziriak aditzen ziren ondoko logelan, oihuekin txandakatuak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 162. orr.
Ama gazte zeneko garaia, duela 40 edo 50 urtekoa, eta alabaren garaia, gaur egungoa, biak erakutsiko ditu, txandakatuz, nobelak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 19. orr.
Lagungiro on itxurako aldarteak eta halaber itxura baino ez ziren sumindura eztandak txandakatzen zituen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Iraganeko eta presenteko aditz-denborak etengabe nahasten eta txandakatzen ditu Kerteszek narrazioan. Berria - Kultura 2004-02-28
Gure pertzepzioa etengabeko erakusgarri-hautaketa baten bidez gauzatzen da (begi mugimenduak eta finkaldi laburrak txandakatuz). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
Junturak trabatu egiten dituzte ilarak txandakatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.
Gainean beste enbor batzuk jarriz txandakatuta lau aldeetan, izkinak egiten dituzte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.
Udalekuan ikasitako batzuk abestu dituzte, "Anttoni, Anttoni" edo "Maritxu nora zoaz" esaterako, neska-mutilen solas txandakatuak eginez. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 109. orr.
EHEko kideak Gernikan (Bizkaia) gose greba txandakatua egiten ari dira bertako epaitegian hizkuntza eskubideak bermatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
Estatus politikoa lortze aldera, Urtarrilaren 3ko planto orokorrari segida eman diogu itxialdi txandakatu baten bitartez. Berria - Harian 2005-01-05