Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txandaka 1 adlag elkarri txanda hartuz.

Gehienetan, txandaka egiten dute; lehenengo, batek, eta gero, besteak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.

Idoiak txandaka begiratzen zigun Adelari eta niri, esanez bezala: "Zer arraio gertatzen zaie hauei?".  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.

Txandaka aritzen ziren anaiak: aldika "ama" ziren, Martaren antzera jardunez eta "semeak" zainduz, eta aldika "seme", Mariaren antzera kontenplazioari erabat emanak biziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.

Eurek eguzkia ikustean, guk gaueko izarrak ikusten omen ditugu eta urtaroak gurekin txandaka banatzen omen dituzte, eta haien gauak gure egunei omen dagozkie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.

Etsipenak eta itxaropenak ginderabiltzan txandaka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 187. orr.

Txandaka edan genuen termoetatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Ondoren gizona enfokatzen digute, bere musikarekin, aurpegia eta testua txandaka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 108. orr.

Txandaka egiten zuten beren zainketa Don Carlosen etxe arruntaren aurrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

Ur beroa bulegoan baizik ez dagoenez (bulego esatean beheko solairu guztia esan nahi dut beti), txandaka jaisten gara zazpiok, abantaila handi hortaz aprobetxatzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.

Gaurko zutabean ISS nazioarteko estazioari buruz mintzatu nahi nuen, aspaldiko partez, urtearen amaieran bost urte bete baitzituen orbitan, eta 12 eskifaia izan ditu txandaka.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Garijotze lanak ez ziren txantxetakoak, baserriz baserri txandaka, batak besteari lagunduz, auzolan sanoenean egiten zutenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 51. orr.

Txilinak eta granadak, txandaka.  Elizen arteko biblia   1 Kro 13,8

Nik jolas bat proposatu nahi dizuet; txandaka egiteko jolas bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

Txapelketa hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka irabazten duen bikoteak jabetzan hartuko du.  Berria - Kultura   2004-06-16

Iraupen eskia, 4x5 km. txandaka (emak.).  Berria - Harian   2006-02-09

3. proba: txandaka bi bikoteak bi kanaerdiko ebakitzera (2 puntu).  Berria - Kirola   2004-01-04

2 txandakako izlag

Bihotzaren taupadak eta biriken txandakako uzkurtze eta hedatzeak automatiko bihurtzean, bizitzak giza pentsamendua eta borondatea beste erabilera batzuetarako aske utzi ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.

Mendebaldeko jarduera ekonomikoaren txandakako goraldi eta beheraldi horiek -merkataritza-ziklo deitu direnak- [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Euskal Preso Politikoen Kolektibokoen txandakako gose greba.  Berria - Harian   2006-03-23

WWFk dio sojak txandakako laborantza egiteko aukera eskaintzen duela.  Berria - Gaiak   2004-09-04

EBko txandakako presidente Wofgang Schussel kantziler austriarrak proposamen bat jasoko du datorren asteetan.  Berria - Mundua   2006-01-19

Zuzendaritzako karguak txandakakoak dira eta kudeaketa lanak egiten ditugu.  Berria - Kultura   2006-04-07

Ez da kasualitatea txapelketako azken hiru probak emakumezkoen 1.500 metrokoa, gizonezkoen 800 metrokoa eta emakumezkoen 4x400 metro txandakakoa izatea.  Berria - Kirola   2006-03-10

Errusiak irabazi du urrea biatloiko 4x6 kilometro txandakakoan.  Berria - Kirola   2006-02-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus