Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txanbelan iz errege ganberako gehiena, erregeari lagun egiten ziona.

Zeren eta, txanbelanetako bat barbaroak isilarazten saiatzen bazen, bera isilarazten baitzuen enperadoreak, bai baitzekien frankoak zein erraz ateratzen ziren beren onetik, eta beldur zen probokazio hutsalen batek leherketa eragin eta Erromatar Inperioari kalterik larriena ekarriko ote zion.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Orduan are gehiago sutzen nintzen, eta merkatu kapitalistaz hitz egiten nuen, baita estatuko nagusi eta soberano eta txanbelan handi eta militarren mundu honetaz ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

Udaletxeko agintari bat, amarruz sartua, burgumaisua, txanbelan handia, aholkularia, halako zerbait.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.

Ez naiz iritsi berri baten txanbelan inozoa izango.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus