Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guapa-guapa, txamarra erdirekia, bular erdiak begi bistan, ni haiei begira nengoela, halako batean berak begiratu zidan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.
Bakeroak, kirol zapatilak eta txandal antzeko txamarra. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.
Txamarraren kremailera igo eta ostatura jo zuen. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 35. orr.
Une batez, karneta txamarraren zein poltsikotan gordea nuen gogoratzen saiatu nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.
Eskuak txamarrako sakeletan sartuta. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.
Txamarrako sakelan sartu nuen liburua inor azaldu baino lehen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 53. orr.
Paul D-k txamarraren sakelako botilari heldu zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 310. orr.
Gizonak bularretik haurra askatu eta mutilaren txamarran bildu zuen, mahukak aurrean lotuz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 132. orr.
Maukak luze irteten zitzaizkion txamarra zahar bat zeraman soinean. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.
Galtza argiak zeramatzan; eta gainetik neguko txamarra marroi bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.
Larruzko txamarra beltz sendoa soinean, kendu gabeko bizarra, neke aurpegia. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 60. orr.
Txamarra luzea zuen jantzita, mahukarik gabea, eta kolore ilunekoa, lepoko xingola izan ezik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.
Trajearen gainetik larruzko txamarra luze bat baitzeraman. Berria - Kirola 2004-03-09
Eskularru argiak besoetan gora, eta txamar eta longain ilunaz jantzirik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 107. orr.
Oinetako parea, ehizarako kapela, gona eta txamarra maiztu batzuk armairuetan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.
Zaindari txano-gorri eta txamarra-urdinen kasernatxoaren aurretik pasa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 36. orr.
Oihalak baso-usaina izaten zian [...] gerritik zintzilik eramandako hegaztiek isuritako odolarena: odolak beti zikintzen zian ehiza-txamarra. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.
Gauez denbora-pasa mendi buelta bat egin eta etxeko lan txamarrak egingo ditu, gero egunaren zati handi bat lotan igarotzeko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.
Espaloian bilduta, jertse koloretakoekin, larru txamarra xinpleekin jantzitako emakume aurpegi-luzeek etsi keinuak egiten zituzten. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.