Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nagusiak txalotu egin zuen etxezain zuzengabe hura, zuhurki jokatu zuelako. Elizen arteko biblia Lk 16,8
Hamasei gizon gazteek nagusia txalotu zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 18. orr.
Mendizaleak zortzi miletara igotzen dira eta jendeak txalotu egiten ditu. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 77. orr.
Halakoa da oraiko pedagogia eta txalotzen ditut hola jokatzen diren erakasleak. Herria 2002-10-10
Punduen arabera, pilotariak txalotzen ala gogorki iraintzen zituzten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 189. orr.
Carrero Blancoren curriculum beltza, autoa teilatu gainean airean... zenbait zokotan, goraka aritu zen jendea, hura egin zutenak txalotuz, heroitzat hartuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.
Artista ezagutzen du mundu guztiak, bera dabil jende artean, bera da txalotua, omendua, berea da kulturari egindako aportazioaren meritua. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 43. orr.
Bai, txalotu eginen naute; zeren azkenik iragar baitezaket neure debot latz horren erorikoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.
1300 ikuslek gogotik txalotu dituzte Txirri, Mirri eta Txiribiton pailasoak. Herria 2004-03-18
Mila bat ikusleek gogotik txalotu dituzte Baztan, Otxagabia, Larraine, Donibane Lohizune, Bilbo eta Iruñeko taldeak. Herria 2002-09-05
Kalean igarotzen ziren bizikletak txalotzen zituen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 183. orr.
Hemengoek zure ekintza gero txalotuko zuten, gero eta isilean, zinismorik gordinenaz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.
Londresek eta Dublinek desarmea txalotu eta bake prozesuan aurrera egin beharra adierazi dute. Berria - Harian 2005-09-27
Bidegabekeriak berak baino gehiago, bidegabekeria txalotzen eta harrotzen zuten emakume itsusi haren izaerakoek jotzen zioten Norari ikararen hondoa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Ez daukazu eskubiderik hurkoa baino tristeago egoteko, betiko ergelkerien motela txalotu behar duzu, algara-merke ikusi behar zaituzte. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.
Nire frantses motza mihira ekartzeko ahaleginak txalotzen zizkidaten irakasleek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.
Kunderari konpromisoa eta ausardia eta zorroztasuna txalotzen zizkiotenek soborno triste bat eskaintzen diote beste honi. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.
Zalutasuna eta ausardia txalotzen genizkion eta egoera zailenetan erakusten zuen patxada miresten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 111. orr.
Ez dira hain zuzen horrexegatik txalotzen eta saritzen zinemaldietan In this world bezalako filmak? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 37. orr.
Hor dago, adibidez, ikasliburuen alorrean egindako lana, txalotzekoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 353. orr.
Euskaldun dela dioenak ez ditu demagun, atentatuak kondenatzen, arras arraiki txalotzen ez baldin baditu ere. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 87. orr.
Jantokiko bazkaltiar hurbilenek barrez txalotu dute begiralearen ankerkeria. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.
Ikusiko duzu Apelesek zapatariari eginiko alegia txalotu horrekin erantzungo dizutela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Ohitura eta konbentzioaren aurka eginez, eta zinez penaturik ikuskizun hauen tradizio guztiz txalotuak eta eszenografia historikoak gezurtatu beharraz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 238. orr.
1911n idatzi, edo behintzat bukatutzat eman zuen Barojak bere eleberririk txalotuenetako bat, denboraren joanean benetako ikur bihurtu zena irakurle barojazaleentzat: El árbol de la ciencia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 7. orr.
Hauxe baizen ez da euskal kultura ofizial subentzionatu txalotua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.
ahalegina txalotu (3); ainitz txalotu (3); akordioa txalotu (3); aldaketa txalotu (3); biziki txalotu (4)
egindako lana txalotu (4); ekimena txalotu (8); ekimena txalotu du (3); emandako erantzuna txalotu (3); erabakia txalotu (13); erabakia txalotu zuen (6); erantzuna txalotu (4); gogo biziz txalotu (3); gogotik txalotu (7); gogotik txalotu zuten (3); gogoz txalotu (3); guztiek txalotu (4); hartu izana txalotu (3); hartutako erabakia txalotu (3); hartzea txalotu (3); hitzak txalotu (3)
iragarpena txalotu (5); jarrera txalotu (6); jarrera txalotu zuen (3); lana txalotu (19); lana txalotu zuen (9)
parte hartzea txalotu (3); proposamena txalotu (6)
txalotua izan (6)
oso txalotuak izan (3); txalotuak izan (7); txalotuak izan ziren (4)
txalotzeko aukera (3); txalotzeko modukoa (7); txalotzeko modukoa da (3); txalotzeko prest (4)