Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende guztiak, txaloka, honela zioen oihuka: "Gora erregea!". Elizen arteko biblia 2 Erg 11,12
Hara, txaloka ari natzaizu egin dituzun bidegabeko negozio eta hilketak ikusiz. Elizen arteko biblia Ez 22,13
Orduan lagunak eta ahaideak bibaka eta goraka eta txaloka hasten. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.
Mandatariek txaloka eta zutik egin zieten harrera. Berria - Harian 2005-05-10
Leandro txaloka hasi zen, asmo gaiztoko irriño batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.
Mahaian txaloka eta goraka hartu zuten, berriro eseri zenean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 484. orr.
Txaloka, orroka eta txistuka, abesti aberkoiak kantatuz eman genion amaiera pantomimari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 71. orr.
Trinketean hiru minutako kintzeak luze emaiten du, jendea jarririk, xutik, orroaz, txaloka, elgarri mehatxuka, zangoekin zanpaka. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Alkateak eskatu zuen printzeak txaloka hartzeko, eta eskuak puskatzerainoko txalo-zartaka hasi ziren gizon-emakumeak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.
-Oi, oso ondo! -oihu egin zuen Flitwick maisuak, txaloka-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 155. orr.
denak txaloka (3); goraka eta txaloka (4); guztiak txaloka (5); jendea txaloka (6)
txaloka agurtu (10); txaloka agurtu zuten (3); txaloka ari (10); txaloka aritu (3); txaloka eta oihuka (5); txaloka hartu (17); txaloka hartu zuten (8); txaloka hasi (41); txaloka hasi ziren (14); txaloka hasiko (3); txaloka hasteko (3); txaloka hasten (7)