Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure ondarea biltzeko, gaurkotzeko eta zabaltzeko ekinaldi txalogarria, inondik ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 131. orr.
Badira hala ere pondu txalogarriak: euskararen presentzia Baionako Conforaman eta Miarritzeko Aguilera poliklinikan. Herria 2003-07-03
Ilustrazio xehe, orekatu eta beti txalogarrien multzo batez osatu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.
Honi ere Lisak halako ikara jatorri lausoko bat ematen baitzion, isilik eduki zuen, gauza arras txalogarria. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.
Txalogarria da azken hamarkada hauetan Ipar Euskal Herriko abertzaleek egin duten lana. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Kableak moztu zituzten kideek euren ekintzaren erantzukizuna euren gain hartu zuten, eta hori txalogarria da. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 58. orr.
Gartsuki maite duen arima txalogarria izango da, maite duena biziki maitagarria denean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 318. orr.
Txalogarri zeritzon Fischer-ek boterearen jokabideari, esku hartzen baitzuen nazioaren bizitzan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.
Indarkeria gaizki dago noski [...] baina ez dakigu moralki dagoen gaizki, ala politikoki bakarrik dagoen gaizki eta moralki indiferente, edo are agian moralki txalogarri. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.
lan txalogarria (3); txalogarria izan (5)