Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txaloaldi iz txalo saioa.

Hamabost minutuko txaloaldiekin amaitu ziren Donostiako Orfeoiak eta Simon Bolivar gazte orkestrak [...] Caracasko Teresa Carreño antzokian egindako emanaldiak.  Berria - Kultura   2006-01-18

Txaloaldi horrekin gogaitu egiten da filosofoa, barreragile herrikoia aldiz, harropuxtu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

Hor zeuden 63 demoak banaka-banaka deituak ziren auzitegi barnera, bakotxarentzat txaloaldi ederra eskaintzen zuela inguruan sustenguz bildua zen jende saldoak.  Herria   2004-01-15

Estasi-murmurio baten ondoren, orain arteko txaloaldi sutsuena eskaini diote bere biluztasun diseinatuari, ondo merezia gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Publikoak txaloaldiarekin eskertu zituen bai Belkinen bertsio bikaina bai orkestraren lan ona.  Berria - Kultura   2004-04-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus