Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txalo 1 iz esku ahurrak elkarren aurka behin jotzea.

Goizeko lehendabiziko txaloak esan nahi zuen garbitzera irteteko baimena zutela.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 143. orr.

Bigarren txaloarekin, bakoitza bere gelara.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 143. orr.

Mediku iharrak txalo isil bat zuzendu zidala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Bi txalo eman zituen hitz haiek agindua zirela adierazteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Markesak bizpahirutan jo behar izan zuen txalo gonbidatuak isilarazteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.

Txalo batzuk entzun ziren; baita txistuak ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.

Berotasun handirik gabeko txalo banaka batzuk entzun ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

2 esku ahurrak elkarren aurka behin eta berriro jotzea, onespen, mirespen edo gogo beroaren erakusgarri gisa.

Txaloak isilduz joan ziren poliki-poliki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 286. orr.

Txaloak atertutakoan, danbor-hotsa zabaldu zen bazterretan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Horren ergela baldin bada, eta txaloak gustatzen bazaizkio, txalo egingo diogu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Emakumea antzaldatu egin da txaloekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

Ez zaizkiola emakumeak jaso dituen txaloak gustatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 194. orr.

Txaloak nahasten dira ukabil mehatxuzkoekin, hortz estutuak irribarre elkarkidetasunezkoekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 105. orr.

Antzezleek txaloak eskertu eta mutis egin dute.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 138. orr.

Txaloek eten egiten dute Thomasen diskurtsoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 176. orr.

Biek merezi izan zituzten laudorioak eta txaloak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Jendearen hainbesteko txalo eta gorespenak higuingarri gertatzen baitzitzaizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.

Txalo eta ohore gehienak Alain Jupperentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Jose Maria Aznar presidente ohia txalo artean hartu zuten.  Berria - Mundua   2004-10-02

Txalo eta besarkada artean hartu zuten Eugenio Etxebeste.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Erdi-erditik zeharkatu zuten lorategia, txistu eta txalo artean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 273. orr.

Presoner askoren txaloen eta algaren artean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.

Berriketan jarraitu zuen, inguruko arloteen biba eta txaloen artean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 50. orr.

Danbor hotsak eta txaloak entzuten ziren.  Berria - Mundua   2004-11-13

Langileen txalo eta algara artean itxialdiaren protagonistak Osakidetzaren egoitzatik atera ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Gauzak behar bezala ateratzen ez zaizkionean, aurten bezala, txistu gehiegi entzuten ditu, eta ondo dabilenean, aldiz, txalo gutxiegi.  Berria - Kirola   2004-12-01

Telebistan gutxienik, aurrez aurre ikusleak izaten dira, txaloen epela eta epelen txaloa bereiztea zaila izaten da baina.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 166. orr.

Urrats nabarmen hark gizon guztien txaloa jaso zuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Santuak nahiago zuen bere sinpletasunean mespretxatua izatea santutasuna nabarmenduz jendearen txaloak irabaztea baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Jendeen txaloak gustatzen zitzaizkion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 148. orr.

Erdiko bidetik jo zuten, gizonezkoen txistu eta emakumezkoen txaloak lagun.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 273. orr.

Ez dugu inoren txaloa bilatzen eta kritika itzelari ere ez diogu beldurrik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Nik eskua eman bezain laster, txalo beroak hartu zituen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 113. orr.

Kathleenek irlandar doinu hautatu batzuk jo zituen, eta txalo beroak jaso zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.

Txalo beroenak bihurtzen ditugu Julien Arbeletche Irisartarrari buruz buruka egin duen xapelketa ederrarentzat.  Herria   2004-04-22

Guztiak zutik jarririk, txalo bizi-biziak jo baitzizkioten luzaro.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 54. orr.

Biziki polliki arizan dira lauak eta bildu dute txalo ederrik.  Herria   2001-02-08

Biharamunean Harry eta Gryffindor taldeko beste jokalariak txalo handien artean sartu ziren jangelara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 247. orr.

Txalo handiek agurtu zuten Mary Jane.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

Txalo haundienak merezi dituzte.  Herria   2005-12-29

Juppe hitza hartzera abiatu zenean txalo luzeak izan zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Txalo ozenak heldu ziren afalmahaitik ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 287. orr.

Txalo bakan batzuk eta txisturen bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.

Txalo grabatuak ipini zituzten bozgorailuetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 158. orr.

Txalo adore-emaile batek eraman zituen hitzak goraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Txalo, oin-zarta eta kantuketa erritmikoan murgildu zen, eta oihuka hasi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Emakumezko idazleak konpromisozko txalo hori bereganatu nahi du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 14. orr.

[Alkateak] orduan, sekulako txalo eta oihuen artean, lehenengo harresi-puska bota zuen lurrera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 40. orr.

Egundoko txalo, oihu eta negarrak ez ziren nahikoa izan hiru Jainko haien presentzia eskertzeko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adagioa indarrez amaitutakoan txalo-zarta batek, luze iraun zuen esku-jotze batek, geldiarazi baitzieten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Ikusleak, txunditurik, txaloka hasi ziren, txalo-zartaz eskuak puskatuz ia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Eskuak puskatzerainoko txalo-zartaka hasi ziren gizon-emakumeak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

Orduan txalo-eztanda burrunbatsua izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

Txalo-zizpakada desberdin batek eskoltatu zuen orduan izeba Julia pianoraino.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 286. orr.

Mutiko batek telebistako programa bat buruz zekien, eta hura "errepikatzen" ematen zuen eguna, ezer ahaztu gabe, ahots eta keinu, eta are txalo-hots eta guzti.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Txalo-imintzioen egile mingarri bezain barregarri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Hautagaiak, txalo-oihuak erantzute aldera, eskuak jasorik egin zuen aurrera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrenbesteraino uko egina zion gizon honek Kristorekin zerikusirik ez zuen ospeari, horrenbesteraino zituen betiko gaitzetsiak giza txaloak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 366. orr.

6 txalo egin ik txalotu.

Ez dago txalo egiterik esku bakar batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.

Ez genekien txalo egin behar genuen ala ez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 79. orr.

Mundu guztiak egiten zian txalo, mundu guztiak egiten zian biba.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.

Txalo egin zidaten Mary Annek eta Helenek, baita jatetxean afaltzen ari ziren hainbat bikotek ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Zuk, gizaseme, hitz egin nire izenean eta egin txalo.  Elizen arteko biblia   Ez 21,19

Bergilek txalo eta barre egin zuen, lasaitasunez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 43. orr.

Hau dio Jainko Jaunak: "Egin txalo eta dantza!, zoriondu Israel herria bere jokabide guztiz higuingarriagatik!”.  Elizen arteko biblia   Ez 6,11

Strip-tease txiki bateko begirale eta voyeurrak baizik ez baitira izanen eta batzuetan egingo dute txalo, eta bestetan txistu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 12. orr.

Egin bezate txalo ibaiek, poz-oihu aho batez mendiek.  Elizen arteko biblia   Sal 98,8

Joanesek ere txalo egin zuen gogotik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Batzartuek bizi-bizi egin zuten txalo.· "Txalo asko egiten badidazue, siniestroa irudituko zait", esan diet, eta isildu egin dira denak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 117. orr.

Guk txalo batzuk eginez erantzuten genuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Txalo bero-bero bat egin zioten mutilek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 28. orr.

Berebiziko txaloak egin zizkioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

7 txalo eta txalo

Jendea txalo eta txalo, denak loriatuak!  Herria   2002-07-18

Erregea agertu den tokietan, batzu eskuzartaka, txalo eta txalo, beste frango hixtuka eta oihuka.  Herria   2004-11-11

Azkenean, jende guzia txalo eta txalo!  Herria   2005-11-17

8 txalo jo

Sar hadi, txalo jotzen dudanean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Etxekoandreak txalo jo zuen airean, bere harriduraren handia markatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Zuek ikustean, mendi eta muinoek poz-irrintzika ekingo diote, landako zuhaitz guztiek txalo joko. Nori jo behar dio txalo entzuleak? Txalo jorik, isiltasuna eskatu zuen markesak.  Elizen arteko biblia   Is 55,12

Txalo eta txistu jotzen diote bere etxetik alde egitean.  Elizen arteko biblia   Jb 27,23

-Eta orain zer nahi duk: nik barkatzea eta txalo jotzea?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 110. orr.

· Husainik txalo bat jo zuen eta, agondu bitartean, esan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

Josebak bi txalo jo zituen: "Adrian, lagunak, isilik, mesedez”.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Neska ilehoriak txalo labur parea jo zuen, aretoan zegoen jende urriari ixteko ordua zela adierazteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.

Txalo gehiago jo ezin izan zuenean, bat-batean jaiki eta izeba Juliarengana joan zen lasterka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 287. orr.

-Eragiok ostera, eragiok ostera! -jo zuen berriro txalo Noraren aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Gabrielek ozenki txalo jo zuen beste guztiekin batera abestiaren bukaeran.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 287. orr.

Txalo joka hartu gintuzten denek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

9 txalo zaparrada ik txalokada.

Gero, haiek ere esku-zartaka hasi ziren, eta txalo-zaparrada ikaragarria izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Txalo zaparrada itzela jaso zuen, egina zuen ospearen neurriko hotsa, ospearen itzala maite ez ei zuen gizonak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 75. orr.

Gaitzeko txalo zaparrada hartu du.  Herria   2004-02-05

Han zeuden Viejas Glorias eta Buru Berri guztiak txalo zaparraden bitaminak jasotzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 99. orr.

Txalo zaparradek behin eta berriz eten zuten Ibarretxeren hitzaldia.  Berria - Harian   2005-04-18

Txalo zaparrada batek egin zion abegi Ruche jaunaren azken esaldiari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Jendeak beste txalo-zaparrada batez saritu dio apaltasuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

Sekulako txalo zaparradaz saritu zuten afaltiarrek Mathilderen saioa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Txalo zaparrada amaitu zenean, Didier Dorise hurbildu zitzaigun eta hitzik esan gabe, bere ondoren joateko agindu zigun, keinu sotil batez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.

10 txalo-jotzaile (corpusean txalojole soilik)

Neu izan nintzen txalojole bakar; beste milaka begi ezin zabalduago haiek zer adierazi nahi zuten ez dut sekula jakin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 98. orr.

11 txaloa jo

Den-denek jo zuten txaloa, dela erregeak hitz egiten duenean hala behar delako, dela han guztiak konforme zeudelako hartutako erabakiarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Kartzeleroak txaloa jotzen zuenean jaitsi behar zenuen galerietatik patiora, txaloa jotzen zuenean egin behar zenuen hau edo hura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 127. orr.

Hizlariari adi egon eta gero, txaloa jo eta alde, hori baino ez zegokien.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.

12 txaloak jo

Jende guztiak txaloak jo zituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.

Txaloak jotzea eta irribarre egitea, sinpatiaz eta filantropia apur batez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 37. orr.

Eskubeteka jo zituzten txaloak, sutsu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 171. orr.

Txaloak neronek joko dizkizut.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 227. orr.

Jaurti eta golak sartzen zituenean, sekulako txaloak jotzen genituen gure laguna eta buruzagia zela erakusteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

· Inork ez zuen ezer esan ez txalorik jo.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barre eta txalo (3); berriro txalo (4); bildu dute txalo (3); bildutakoen txalo (3); egin txalo (7); egin zuten txalo (4); egiten zuten txalo (3); entzuleen txalo (3); eskainitako txalo (3); eta ikusleek txalo (3); ikusleen txalo (6); jendearen txalo (9); jendearen txalo artean (4); jendearen txalo zaparrada (3); oihu eta txalo (5); sekulako txalo (3)

txalo andana (4); txalo artean (60); txalo artean amaitu (4); txalo artean hartu (13); txalo asko (3); txalo bat jo (3); txalo batzuk (5); txalo beroa (4); txalo beroak (15); txalo beroak jaso (4); txalo beroenak (3); txalo beroez (5)

txalo ederrik (14); txalo egin (57); txalo egin behar (3); txalo egin zuen (16); txalo eginez (4); txalo egingo (3); txalo egiten (27); txalo egiten zuten (4); txalo eta animo (3); txalo eta oihu (5); txalo eta txalo (5); txalo gehiago (5); txalo gutxi (4); txalo handi bat (3); txalo handiak (3)

txalo jo (26); txalo jo zuen (5); txalo joka (5); txalo jotzen (10); txalo joz (5); txalo nasaiak (5); txalo zaparrada (124); txalo zaparrada bat (3); txalo zaparrada entzun (5); txalo zaparrada eskaini (5); txalo zaparrada galanta (3); txalo zaparrada handi (4); txalo zaparrada jaso (10); txalo zaparrada jasoko (3); txalo zaparradak (19); txalo zaparradarekin (4); txalo zaparradaren (3); txalo zaparradari (3); txalo zaparradaz (4); txalo zaparradek (3); txalo zaparradez (4); txalo zarta (5)

zaleen txalo (4)

txaloa jotzen (3)

entzuleen txaloak (6); jendearen txaloak (9); nire txaloak (3); publikoaren txaloak (4); sekulako txaloak (3)

txaloak entzun (8); txaloak entzun ziren (3); txaloak eskatu (4); txaloak jaso (16); txaloak jaso zituen (9); txaloak jasotzeko (3); txaloak jasotzen (4); txaloak jo (5); txaloak jotzen (7); txaloak merezi (3); zer txaloak (3)

jendearen txaloek (3)

jendearen txaloen artean (4); txaloen artean (20)

txaloz agurtu (3); txaloz hartu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus