Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txalet (orobat xalet g.er.) 1 iz iz familia bakarreko etxea, eskuarki lorategiduna.

Nahiz eta gurasoak bereizi ziren, txalet hartan jarraitu zuten bizitzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 34. orr.

Gainean dagoen baserriak (gaur txaleta) Gaztelu-muño duela izena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 125. orr.

Etxez aldatuko dira David eta haren neskalaguna, Dulantziko urbanizazio bateko berrehun eta berrogeita hamar metroko txalet batera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Bi artzain-zakur aleman irten ziren txaleta inguratzen zuen lorategiko ateraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 350. orr.

Geroztik etxean geratu zen, erretiroa hartuta, txaleteko lorategian paseo koxkorrak eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 92. orr.

Zuhaitzez inguratutako txalet bat zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Askaldegi bat eta denboraren poderioz xarma guztia galdu duten txalet txiki batzuk.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 29. orr.

Denboraldirako errentan hartua genuen txalet txikian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.

Hiriko txalet dotoretsuenetako eta aldirietako gaztelu eta jauregietako zalgurdi ugari dator bulebarrera ematen duten kale eta zumardietatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Serranon oso goian dago, txalet aberatsak dauden alderdian. Beste bat buruz behera zintzilik zeukatela San Giustora zeraman bideko txalet baten sotoetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Eskuinetan, Dorrea jauregia, Arteta parkea, Ondarrondoko zazpi xaletak ilaran.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 129. orr.

Lau txalet berdinetatik bandera nazirik ez zuen bakarrera hurbildu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

Landatar herriak desagerrarazten ditu, txaletez betetako urbanizazioen mesedetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Testuak debekatu egingo du txaleten urbanizazioak eraikitzea 3.000 biztanletik gorako guneetan, zabalkunde-eremuan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

"Orain hirugarren pisuko txalet batean bizi haiz, ez?" esaten zidan ironia mindu batekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Txalet-jauregiak harmaila batzuk zeuzkan aurrealdetik, luzeak eta zabalak aldiberean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txalet batean bizi (3)

bere txaletean (3)

bere txaleteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus