Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zutitu eta txalekoa eta jaka jantzi zituen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.
Jaka zeukan jantzirik, ez txalekorik ez lepokorik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.
Paul D-k zabalik zeraman txalekoa, zamarrik gabe, alkandoraren besoak ukondotik gora bilduta. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.
Kolore gorri iluneko galtza estuekin eta txalekoarekin jantzita zihoan, eta jertse beix lepo-luze batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
Jaka eta txalekoa eranzten hasten zenean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.
Txalekoan erloju-kate astun bat agerian zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 284. orr.
Txalekoaren botoiek eguzkitan distiratzen zuten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.
Txalekoaren sakelatik papertxo bat atera eta hitzaldirako egin zituen izenburuei begiratu bat eman zien. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.
Atzamar potoloak txalekoko faltrikeretan gakotuta zeuzkan Luigiri begiratu zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 138. orr.
Neska zoriontsuak eta eguzkiak erreak, beren eguzki kremekin, mutil belztu bularralde irtenekikoak eta haien inbidiaz zeuden mutil zurbil txalekoz jantziak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.
Zortzi bat Patrol... eta dozena bi txakur metraileta, txaleko eta 9mm-tako amorruz horniturik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.
Baletatik babesteko txaleko baten behar gorria banuke. Berria - Mundua 2004-05-18
Jendeak esaten zuen ezin nuela erabili txalekoko takoa. Berria - Kirola 2004-06-05
Beren gorbata argi, txaleko gurutzatu eta galtza zabalekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.
Trajea zeraman, eta txaleko zuria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.
Kotoizko txaleko zuria eta udako galtzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.
Gona eskoziar bat, alkandora gris bat eta txaleko beltz bat. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 42. orr.
Flanelazko ohe-ator zuriaren gainetik txaleko gorri bat zeraman jantzia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.
Malkoek larruzko txalekoaren aurrealdea zipriztintzen zioten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.
Hogwartseko prefektu-ikurra puntuzko txalekoari itsatsia zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.
Sedazko txaleko aberatsak tonu egokia ematen zion paparrekoari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.
Ama artilezko txaleko gorriak josten dabil. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.
Kolorezko txalekoak erabiltzen zituen, eta zilarrezko zintzilikarioak erlojuaren katean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Laukiekiko txalekoa zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.
Enboskada bat izan da [...] hogei zipaio armaturik, txaleko antibalekin, lotan zegoen borrokalari baten aurka. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.
Horietako askori ez zieten blindatutako txalekorik eman. Berria - Mundua 2004-12-14
Zeta marroiez brodaturiko txokolate koloreko txaleko oihal lodia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 55. orr.
· Ez ginela txalupan fijatuko salbamendu-txalekoaz hornitutako chihuahua harengatik izan ez balitz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.
txaleko beltz (3); txaleko zuria (5)