Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txalaparta (orobat xalaparta g.er.) 1 iz antzinako euskal musika tresna, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatua.

Aurrerantzean, inguruetan txalaparta jo behar zutela jakiten nuen bakoitzean [...] beti egiten nuen modua entzutera joateko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Ziburuko Bourousse karrikan trikititxak, mutxikoak eta txalapartak entzuteko aukera ukanen duzue, izanen da ere jateko eta edateko.  Herria   2001-06-14

Gero txalapartaren euskal soinu hunkigarri eta ederra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.

Han, txalapartaren doinuak zituzten zain.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Barañaingo Udal plazan eginiko ekitaldian, txalapartaren ttakunak eman zion ongietorria manifestazioari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Gaur gauean txalaparta, aurresku eta zeremonia hori guztia izango ditek auzoan.     «Bizia lo», 2003 - 120. orr.

Afrikako perkusioa eta txalaparta uztartu ditu Ttakunpak bere lehenengo diskoan.  Berria - Kultura   2004-06-08

Arbolak aldatu ditugu, txalaparta jo, errautsak sakabanatu... liturgia paganoak asmatu behar izan ditugu ordainetan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 110. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero, kultur ekitaldi bat: bateko korala, besteko euskal dantzak edo txalaparta emanaldia.  Berria - Kirola   2004-09-11

Klaseko ordua zela adierazten zuen megafoniazko txalaparta-hotsak jotzen zuen arte.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.

Txalaparta soinuz lagunduta zabaldu dute galeria eta lehenengo lanak bildu dituzte dagoeneko.  Berria - Kultura   2004-08-01

Txalaparta doinuek girotu zuten elkarretaratzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Argazki, jimnastika eta txalaparta kurtsoak berriz hasiak dira.  Herria   2002-10-17

Txalaparta dantza-tokian izan naiz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.

Txalaparta Festa egingo du gaur Txori Barrote konpartsak.  Berria - Kultura   2004-08-15

3 txalaparta-jotzaile (orobat joile)

Euskal Herri osoko txalaparta jotzaileak bilduko dituzte, tartean Ugarte anaiak.  Berria - Kultura   2004-08-15

Txalaparta joileak ere izanen dira, hala nola Maialen Camblong eta Denise Loyatho, hauek ere ongi ezagutzen ditugunak.  Herria   2004-01-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txalaparta jo (5); txalaparta jotzen (4); txalaparta kurtsoak (4)

txalapartaren doinua (3); txalapartaren soinua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus