Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txakurtegi 1 iz txakurrak gordetzen diren tokia.

Bere alaba Lucyz hitz egiten die, txakurtegiez, haren erleez eta baratzeko proiektuez, merkatuko salmahaian egotea egokitu zitzaion larunbatez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 224. orr.

Lan bat aurkitzekotan, eginbehar ilunen batean izan beharko luke, kontabilitatean-edo, baldin eta oraindik horrelakorik badaukate, edo txakurtegi batean laguntzaile.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 117. orr.

Halatan baikenituen, haien zaintzeko eta babesteko, etxola batzuk -behitegi bat, zaltegia, oilotegia, baita txakurtegi bat ere, etxeko ehiza-txakurren ostatu eta bizileku-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Hemen geratuko zarete, eta goitik behera txukunduko dizkidazue ehiza-txakurtegiak, harik eta joan zaitezketela irizten diodan arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 50. orr.

Nirekin ari zen mutilak txakurtegi deitu zuena, berriz, ez zen ardi-txabola erdi erori bat baino: bertan, drogazale hura bizi zen, hiruzpalau txakurrekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 130. orr.

Nazien kontzentrazio barrutien itxura duten hirietako txakurtegi horietan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.

2 adkor komisaria.

Ez zen hilabeterik joanen udaltzainek atxilotu gabe, hainbat gau emana zen txakurtegian eta horrek miresmena sortzen zigun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.

Herriko hordi publiko biek, Oteizak eta nik, beste inork ez zuen txakurtegia ezagutzen!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 204. orr.

Bere seinalea nahi izan zuen anulatu, baina berantegi zen: bere gizonek denak atxilotu zituzten txakurtegira eramateko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 220. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus