Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txaketa 1 iz jaka.

Telefonoa eskegi eta txaketa hartu zuen pertxerotik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 110. orr.

Bai, txaketa hartu eta irten egingo zara.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 95. orr.

Teresak txaketa eta gona horiko traje bat zeraman, eta poltsa zuri bat, sorbaldatik zintzilik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Erabiltzen ditugun txaketak ere askoz ere dotoreagoak dira.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 41. orr.

Soineko erantsi bat darama, kolore urdin argikoa, eta gainetik lihozko txaketa; oinetan, zapata zuri takoidunak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Juliak puntuzko txaketa bildu du bizkar gainean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.

Zure antezko txaketa berria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 184. orr.

Bata beltzarana eta zurbila bestea, biak gazteak, eguzkitako betaurreko merkeak, hirulaurdeneko txaketak soinean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 242. orr.

Ez zitzaidan gustatu Monikari txaketa kentzen laguntzeko egin zituen imintzioak eta eskotera begiratzeko modua.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.

Txaketaren poltsikotik zigarro paketea atera zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

Txaketako patrikatik katalogotik erauzitako argazkia atera zuen eta espaloiaren bestaldean zihoan emakumearekin erkatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.

«Nahikoa da jakitea Txinan fabrikatutako polarrezko txaketa bat 7 euroan iristen dela Marseillako portura  Berria - Harian   2005-03-25

2 (hitz elkartuetan)

Txaketa-lepotik heldu, eta astindu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txaketa beltz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus