Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkoholak sortutako txakalaldiak logalea eragin zion, eta ordu batzuetan lasai egon zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.
Oso mantso hasi zen liburu horren bizitza, eta, gaia dela medio asko saltzekoa ez zen arren, txakalaldirik gabe egin du bere bidea hogei urteotan, hasierako 4.000 aleko tirada erraldoia iraungitzeraino. Pako Aristi «Note book», 2005 - 120. orr.
1996ko Tourrean euria eta hotza izan zituen arerio gogorrenak lehen astean, eta haien ondorioz izan zuen nonbait txakalaldia Les Arcsen gora. Berria - Kirola 2004-07-02
Jasandako txakalaldi ikusgarriekin ere ezagun egin zen Hinault. Berria - Kirola 2004-07-02
Tourra iraganera itzuli zen atzo, aspaldian ahaztuta zeuden txakalaldien garaira, ziklismoa humanoagoa zen sasoietara, gorabeherak eguneroko kontuak ziren denboraldietara, zientziak perfekzioaren arrastorik erakusten ez zuen urteetara. Berria - Kirola 2004-07-18
Txakalaldi serioa izan du azken bi urteetan, baina sasoi honetan dotore ari da berriro. Berria - Kirola 2006-01-03
Bigarrenean, ordea, Lasaren txakalaldiaz ohartu ziren Olaizola I.a-Otxandorena kontrarioak, eta aise irabazi zuten gero (22-8). Berria - Kirola 2006-01-21
Gonzalez jokoan sartu zen, txakalaldiak Xala jo zuen eta markagailua goitik behera aldatu zen. Berria - Kirola 2004-08-05
Txakalaldirik ez duela izan erakutsi nahi du Osasunak, Deportivori lehen aldiz Riazorren irabazita. Berria - Kirola 2004-02-15
txakalaldirik ez (3)