Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atsegina zen, polita bainoago; ona, buruargia bainoago; txairoa eta liraina, emakume klasikoak bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.
Liraina eta txairoa zen, bera bezalako graziosa. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 13. orr.
Jarb zakurraren mutur lodira igortzen zuen kea, Jarben usinak, etxekoandre txairoaren barrea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 465. orr.
Richard Ford ingelesak, gutxi gorabebera Victor Hugoren garai berean, Donostian Urumeako batelerak ikusi eta ez ditu Manierrek Irungoak eta Hugok Pasaiakoak bezain txairoak aurkitu, maskulino eta zartanak baizik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Munduan den jende txairo guztia da bazkide, heriotza ezertan ez duela itxura emateko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.
Hain zen txairoa eta ederra, ezen gogora ekartzen baitzuen gau zuri bat hegoaldeko lekuren batean, itsasertzean, nekostekin eta haien itzal beltzekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Gizonak erabakitsu, jaseko, txairo, makinak bezala doaz. Gailentzen ari zen, txairo ageri zen bere postuan, apain-apaina, orrazkera ezin korapilatsuagoak buruan zituela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 192. orr.