Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txador iz andre musulmanen burua estaltzen duen belo luzea.

Emakumeak goitik behera estalita ageri dira, ia denak txadorra jantzita, gehienez ere aurpegia erakutsiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 89. orr.

Itxura berdintsua zeukaten gehienek: soingaineko luzea bai baina txadorrik ez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 118. orr.

Islamaren presentzia han Sumatrako gainontzeko eskualdeetan baino handiagoa dela baieztatzeko bi datu erabil daitezke: bat, emakume guztiek ilea txadorraz estalita eramaten dutela; eta, bi, errezo jendetsuek.  Berria - Mundua   2004-12-31

-Gertatzen dena da -erantsi du beste batek, txadorra zeramaten urrietako batek-.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 120. orr.

Mendebaldar kutsuko fast-food-ak, txadorra barik buruko fular hutsa janzten duten emakume gazteak...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus