Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azpiko arroparen gainetik txabusina jantzi eta pertsiana ireki zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.
Hainbat botila eta lanabes sartu zituen maletatxo batean, txabusina erantzi eta berokia jantzi zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.
Barre egin zuen Mentxuk eta txabusina kenduta oheratu egin zen ostera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 91. orr.
Txabusina soineratzen zuen bitartean gizonaren galdera entzun zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 91. orr.
Txabusina dauka jantzita, oinutsik dago, ilea bustita. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 128. orr.
Ospitaleetako gaixoei jartzen zaien txabusina. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.
Txabusinak gorputz borobila inguratzen ziola irten zen bainugelatik, txistuka, beratuta eta berrituta. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 51. orr.
Emakumetxoak txabusinaren sakelatik tabako-poltsatxo bat atera eta pipa galkatzen hasi zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.
Ez zuen uniformerik janzten, etxean egoteko txabusina dotore bat baizik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 181. orr.
Josuren txabusina zaharra zekarren, gaur ere, soinari estu-estu lotua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.
Laborategiko txabusina zuria aulkiaren bizkarralde altzairuzkoan zegoen zimurtuta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 164. orr.
Horixe polita! -izeba sartu zen egongelan, etxeko txabusinaren azken botoiak lotuz-. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 243. orr.
Sarraski teknologikotik salbatutako langile urrien lohihartzeko tintaz zikinduak txabusina zuriek ordezkatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Ohean etzanda zegoen, kotoizko txabusina zeru-urdin bat jantzirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.
Edurnek betiko txabusina koloretsua baizik ez zeraman soinean, eskuin txorkatila uztaitzen zion zilarrezko katea aparte utzita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.
Behingoan aldatu eta bainu-txabusina eta etxeko zapatillak jantzi zituen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 51. orr.
Bainu txabusina jantzita, bere logelara joan eta armairuak zabaltzeari ekin zion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 265. orr.
txabusina jantzita (7); txabusina zaharra (4)