Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txabiske iz adkor oso maila apaleko lokala.

Alde Zaharreko txabiske ziztrin batera baizik, hiri osoan dozena bat militante baino gehiago ez zuen taldexka baten egoitza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Hogei urte lehenago txabiske zikin bat zen "Purple", erdiguneko gure ohiko ehizatokietatik at neska "errazagoen" bila antolatzen genituen espedizioen jomuga.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Txabiskeak "Memphis" zuen izena, jauregi sasikoa, etxebizitza merkez eta ibilgailuak konpontzeko tailerrez hesitua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.

Aurreko gauean jasotako ostiko eta ukabilkadek min egiten zidaten oraindik, eta ez nuen presa berezirik txabiske hartara informazio bila itzultzeko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 139. orr.

Guk zer txabiske klasetan sartzen den jakiteak ez dik honetara ezkero lotsaraziko, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus