Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tweed 1 iz artilezko ehun eskoziarra, itxura landugabekoa, traje eta berokietarako erabiltzen dena.
Berrogeitaka urtekoak, bizardunak, gorbatadunak eta tweed-ezko jakaz jantziak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.
Berehalaxe antzematen zen hori haren asko ibiliaren itxuran, haren tweedezko janzki ondo josian eta hitz egiteko modu bipilean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.
Tweed-ezko jantziaren gainetik kolpetxoak eman zizkion bere tripa handiari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Baina maniki bat golfeko arropaz jantzia, eta tweed pieza bat, besterik ez zegoen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 86. orr.